Justa Domínguez de Vidaurreta e Idoy
Justa Domínguez de Vidaurreta e Idoy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1875eko azaroaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Heriotza | 1958ko abenduaren 18a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | religious sister (en) |
Justa Domínguez de Vidaurreta e Idoy (Azpeitia, 1875ko azaroaren 2an – Madril, 1958ko abenduaren 18an) San Bizente Paulen Karitateko Alaba, Espainiako probintziaren nagusia. Asociación de Religiosas Sanitariaseko (ARAS) lehendakaria eta Federación de Amigos de la Enseñanza Katolikoko (FAE) kidea.[1][2][3][4][5][6]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telesforo Domínguez de Vidaurreta eta Celestina Idoy-ren alaba izan zen. Bere familia ildo karlistakoa zen, eta gerra karlistetatik ihesi Azpeitian hartu zuten ostatu, 1876an Tafallara bueltatu ziren. Bere nebek eskolapioetan ikasi zuten; Justak, ordea, San José eskolan, Hijas de la Cruz izeneko mojek zuzendutakoan. Hijas de la Caridad izeneko kongregazioan sartu zen, Tafallako ospitaleko gaixo ezagunak ikustera joaten zirelako. Iruñeko Ospital Zibilean egin zuen hasierako froga, ondoren 1895eko irailaren 4an Hija de la Caridad bezala onartu zuten, bere nagusia, Cecilia Álvaro zela. Irakasle aritu zen batez ere, kultura orokorra eta katekesia irakatsiz. 1922ko abenduaren 17an seminarioaren zuzendari izendatu zuten eta urteen buruan 2.000 moja baino gehiagoren gidaritza izan zuen.[1]
Espainiako Probintziaren nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1932eko uztailaren 19an probintziako nagusi izendatu zuten, Espainiako probintziarena hain zuzen ere, zeinak egoitza Madrilen zuen. Bere esku zegoen munduko probintziarik handiena, izan ere, herrialdean sakabanatutako 628 komunitate, 100 zahar-etxe, 208 ospitale, 29 dispentsario, 13 espetxe, 209 haur eskola eta 70 eskola zeuden, Kuba, Filipinak eta Puerto Ricoko probintzian zeuden zerbitzuak zenbatu gabe. Bigarren Errepublikaren testuinguruan hainbat lekutatik bota zituzten eta Gerra Zibilaren ondorioz Valencia-Marsella bide hartuta Zangozara mugitu zen, non Parisko nagusiekin batu eta bertatik jarraitu zuen gidaritzan.[1]
1948 eta 1950 urte artean India, Filipinak, Kuba eta Puerto Ricon aritu zen gainbegiraketan. 1953an Carabancheleko erizainen eskola sortu zuen eta 1950 eta 1958 urteen artean bost magisteritza eskola, Madril, Zaragoza, Burgos, Santiago eta Zamoran, hainbat haur eskola sortu eta Pío XII kanpainaren alde ere egin zuen. Hil aurretik, 1958ko ekainean Madrileko Gizarte Laguntzaileen Eskola sortu zuen, Zaragozakoa ere proiektatuz.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d «Justa Domínguez de Vidaurreta e Idoy | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Sor Justa Domínguez de Vidaurreta, venerable» Religión Digital 2018-04-15 (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vidal, José Manuel. (2018-04-15). «Sor Justa Domínguez de Vidaurreta, venerable» Periodista Digital (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) ReL. (2018-04-15). «Virtudes heroicas de Justa Domínguez, encarcelada en la Guerra Civil española, y otros 7 religiosos» https://www.religionenlibertad.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Chento, Javier F.. (2018-04-19). «Más cerca de la beatificación de Sor Justa Domínguez de Vidaurreta e Idoy, H.C.» FAMVIN NoticiasES (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Communications, C. M.. «Cuatro Facetas de la Venerable Sor Justa Domínguez de Vidaurreta, Hija de la Caridad - Congregación de la Misión» cmglobal.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).