Kafr Qud

Koordenatuak: 32°27′26″N 35°13′38″E / 32.4572°N 35.2272°E / 32.4572; 35.2272
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kafr Qud
herrixka
Administrazioa
Occupied territoryZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaJeningo Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak32°27′26″N 35°13′38″E / 32.4572°N 35.2272°E / 32.4572; 35.2272
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00

Kafr Qud (arabieraz كفر قود) Kafr Qūd, Palestinako Zisjordanian, Jeningo Gobernazioan, dagoen herri bat da, Jordan Haranaren iparraldean, Jeninetik mendebaldera. Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren (PCBS) erroldaren arabera 1.540 biztanle zituen 2017an. [1]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kafr Qud Dothan haranaren iparraldean dago, Jabal Shibli mendiaren azpiko sakanean. Batez beste 330 metroko altuera du itsas mailatik[2]. Herrian barna igarotzen da Bir al-Balad erreka. Al-Hashimiya eta Jenin lotzen dituen errepidetik hegoaldera dago, eta herririk hurbilenak dira Kufeirit hego-mendebaldean, al-Manshiyya hegoaldean eta Burqin ekialdean dira.[3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria antzinako kokaleku batean dago, eta haitzean zizelkatutako zisternak eta garai askotako zeramika aztarnak aurkitu dira, ekialdeko erromatarren garaikoa ere.[3]

Kafr Qud, Palestinako gainerako lurraldeak bezala, 1517an Otomandar Inperioan sartu zen, eta 1596ko erroldan herria Kafr Qud izenaz agertzen da Nabluseko liwàko Jabal Sami nahiyan.

1948ko okupazioa gertatu eta 1949ko armistizio akordioak sinatu ondoren, Kafr Qud Jordanian egokitu zen, baina 1967ko Sei Eguneko gerraz geroztik Israelgo agintepean dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]