Kalmar

Koordenatuak: 56°39′51″N 16°21′56″E / 56.664286°N 16.365633°E / 56.664286; 16.365633
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kalmar
Kalmar
urban area in Sweden (en) Itzuli
Plaza Nagusia Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Suedia
Probintzia historikoaSmåland
Kalmarko konderriaKonderria
Izen ofizialaKalmar
Jatorrizko izenaKalmar
Posta kodea390 02–398 09
Geografia
Koordenatuak56°39′51″N 16°21′56″E / 56.664286°N 16.365633°E / 56.664286; 16.365633
Map
Azalera20.52 km²
Altuera8 m
Demografia
Biztanleria41.852 (2020ko abenduaren 31)
464 (2020)
Dentsitatea1,866 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1100
Telefono aurrizkia480
Ordu eremuaEuropa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakGiresun (en) Itzuli
http://www.kalmar.se

Kalmar, Suediako hego-ekialdeko hiria, izen bereko probintziako hiriburua, Itsaso Baltikoaren ertzean. 2011ko erroldaren arabera hiriak 36.392 biztanle ditu. Izen bereko konderriko hiriburua da; konderria hamabi udalerrik osatzen dute, eta 233.090 biztanle zituen 2011n.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalmar Suediako hiririk zaharrenetarikoa da: hiria aipatzen duten agiri zaharrenak XII. mendekoak dira, baina historiaurreko arrastoak aurkitu dituzte arkeologia-indusketetan; Harri Aroko hilerri baten aztarnak, esaterako.

XII. mendean, Danimarkarekiko mugan zegoenez, gaztelua eraikitzen hasi ziren bertan, gotorlekua behar zutelakoan. Erdi Aroan, Kalmar harresiz inguratuta zegoen, erresumako herri handienetakoa zen, eta portua ere garrantzitsua zen, herria merkataritza-gune indartsua zelako.

XIV. mendearen amaieran, Margarita I.a Danimarkakoak Kalmarreko Batasuna aldarrikatu zuen, eta Eskandinaviako hiru erresumatako erregina bihurtu zen 1397an: Danimarkakoa, Norvegiakoa eta Suediakoa; hala jarraitu zuen eskandinaviar erresumak batuta 1523. urtera arte.

1540ko hamarkadan Gustavo Vasa erregeak gaztelua eraberritzeari ekin zion, eta haren ondorengoek jarraitu zuten lanekin mende-amaierara arte; hala eraiki zen gaur arte iraun duen gaztelu errenazentista bikaina.

XVI. mendean bi gertakari odoltsu izan ziren: 1505. urtean Joan I.a Danimarkakoak -Kalmarreko Batasuneko erregeak- alkatea eta herriko kontzejuko denak hil zituen independentistei laguntzen zietelakoan (Suedia Kalmarreko Batasunetik kanpora utzi nahi zuten). Bigarren gertakaria 1599. urtean izan zen, Karlos IX.a Suediakoa eta Sigismundo III.a Vasa erregeen arteko gerran: Suediakoak herria hilabetez inguratuta izan zuen, eta, errenditu ondoren, 22 lagun hil zituen.

1611. eta 1613. urteen bitartean, Kalmarreko Gerra izan zen Suedia eta Danimarka artean: hiriaren zati handiak apurtu egin zituzten borrokaldietan. Gerra ostean, herria lekuz aldatzeko erabakia hartu zuten, toki seguruagoan ezartzekotan, eta gaztelutik ekialdera eraiki zuten: hiri errenazentisten diseinua zuen, eta harrizko eraikinak egiteko sustatu zenez, Suedian beste leku gutxitan zegoen itxura hartu zuen hiriak. Besteak beste, Nicodemus Tessin Zaharrak jardun zuen Kalmarreko katedralaren lanetan, eta estilo barrokoko eraikinak egin ziren hirian.

Kalmarko tren-geltoki nagusia

1634. urtean sortu zuten Kalmarreko konderria, eta Kalmar da harrezkero hiriburua.

1658. urtean Suediak Eskania, Halland eta Blekinge probintziak (ordura arte Danimarkakoak) bereganatu zituenean, Kalmar erresumaren mugatik urrun geratu zen, eta garrantzi estrategikoa gutxitu egin zitzaion alde horretatik; garrantzi militarra galdu zuen.

XIX. mendearen hasieran, harresiak botatzeari ekin zioten, eta hiri berriak zaharraren mugak gainditu zituen; are gehiago 1874. urtean trenbidea hirira iritsi zenean. Ordukoa da Kalmarreko antzokia.

Nolanahi ere ere, XVII. mendeko hiriaren egitura XX. mendera arte iraun du: 1960 eta 1970 hamarkadetan hiriaren erdialdeko eraikin batzuk bota zituzten merkataritza-guneen saltoki handiak, banketxeak eta aparkalekuak egiteko, baina arkitektura-ondareak iraun du neurri batean.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Kalmar (2002-2015); precipitation 1961-1990; extremes since 1901)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 11.6 15.6 20.6 25.7 28.6 33.0 35.2 33.1 28.2 23.5 15.4 13.2 35.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.0 2.3 6.2 11.2 16.0 20.1 22.5 21.8 17.7 11.6 7.1 3.4 11.8
Batez besteko tenperatura (ºC) -0.7 -0.7 2.0 6.0 10.7 14.7 17.5 16.8 13.0 7.9 4.5 0.8 7.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.4 -3.6 -2.1 0.9 5.4 9.3 12.4 11.7 8.3 4.1 1.8 -1.8 3.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -31.0 -26.5 -27.6 -12.7 -5.8 -1.2 2.6 0.4 -5.7 -8.8 -17.3 -25.3 -31.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 37.0 28.9 29.5 29.0 34.7 38.9 59.5 49.5 50.1 38.5 46.5 41.2 484.0
Iturria (1): SMHI[1]
Iturria (2): SMHI Monthly Data 2002-2015[2]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalmarko ekonomia-jarduera nagusiak industria, merkataritza eta zerbitzuak dira. Langile gehien dituzten enpresak Atlas Copco (industria-ekipamendua), Nobina Sverige autobus-konpainia, Tidningsbärarna egunkari-banatzailea, IKEA (manufakturak) eta KLS Ugglarps (haragiak) dira.

Historikoki, beste enpresa handi batzuek ere egoitza izan dute Kalmarren: Kalmar Verkstad (1902-2005, automobilgintza eta trengintza); Volvo (automobilak egiteko produkzio-lantegia); Kalmar ångkvarn (Eskandinaviako irin-ekoizle nagusia izan zen), gaur Kalmarko konderriko museoko egoitza; Nordchoklad (1903an sortuta, Kalmar Karamellfabrik izenarekin); Kalmar nya tapetfabrik (1882-1971, horma-paperak); Margarinfabriken Svea (margarina), eta Olle Engdahls Plåt & Smide (altzairugintza).

Volvoren lantegian dago hiriko merkataritza-gune handiena, Hansa City.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren bilakaera (1960 – 2010)[3]
1960 1965 1970 1975 1980 1990 1995 2000 2005 2010
30.516 32.536 34.918 32.049 29.819 30.817 32.671 33.788 35.170 36.392

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirian trenbide-linea bi daude. Autobusek eta hegazkinek (Kalmarko aireportua) ere lotzen dute hiria beste gune batzuekin, eta errepidez ere ondo lotuta dago Europarekin.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalmar FF futbol taldeak Suediako liga bat eta hiru kopa irabazi ditu.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. [1]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]