Sigismundo III.a Vasa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sigismundo III.a Vasa
Zygmunt III Waza.jpg
Poloniako monarka

1587ko abuztuak 19 - 1632ko apirilak 19
Bizitza
Jaiotza Gripsholm gaztelua1566ko ekainaren 20a
Herrialdea Lituaniako Dukerri Handia
Heriotza Varsovia1632ko apirilaren 30a (65 urte)
Hobiratze lekua Wawelgo katedrala
Familia
Aita John III of Sweden
Ama Catherine Jagellon
Ezkontidea(k) Anne of Austria, Queen of Poland  (1592ko maiatzak 31 -
Konstantza Habsburgokoa  (1605eko abenduak 11 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Vasa dinastia
Lanbidea
Lanbidea patron of the artsa
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Sigismundus III Rex - signature.png

Sigismundo III.a Vasa edo Sigismundo Vasa (Mariefred, Suedia, 1566ko ekainaren 20a - Varsovia, Polonia, 1632ko apirilaren 30a) Poloniako errege izan zen 1587tik 1632ra bitartean Sigismundo III.a izenarekin. Suediako errege ere izan zen 1592-1599 denbora-tartean Sigismundo I.a izenarekin. Joan III.a Suediakoa erregearen eta Katalina Jagellon-en semea zen.

Sigismundok errege-boterea bi erresumatan lortu zuen: Polonia eta Suedia. Katoliko sutsua, eta ikuspegi espantsionista zuen agintaria zen. Haren agintaldia batez ere Polonian kokatu zen, eta handik saiatu zen Suedia gobernatzen. Ez zen oso agintari herrikoia; Suedian boteretik kendu zuten eta Polonian haren gobernu absolutistaren aurkako altxamenduak izan ziren, eta zapalduak izan ziren, eta Errusiar Tsarerrian hedatzeko ahalegina ere bertan behera geratu zen. Bi Nazioen Errepublikak (Polonia eta Lituaniaren arteko erkidegoak), ordea, denboraldi indartsu eta eragin politiko handikoa hasi zuen haren garaian.

1613an, Poloniaren eta Austriaren arteko aliantza formala sinatu zuen Sigismundok.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ana Habsburgokoarekin, Karlos II.a Austriakoa artxidukearen eta Ana Maria Bavariakoaren alabarekin, ezkondu zen. 1598an, Ana emaztea hil egin zen, eta Sigismundo haren ahizpa zen Konstantza Habsburgokoarekin ezkondu zen, 1605ean. Bai lehenarekin eta bai bigarren emaztearekin hainbat seme-alaba izan zituen.

1632an hil zen Varsoviako gazteluan, eta Krakoviako katedralean dago hilobiratua.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sigismundo III.a Vasa Aldatu lotura Wikidatan