Kama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kama

Kama River (4x3 photo).jpg


Kama ibaiak Perm zeharkatzen.
Bertako izena река́ Ка́ма (ru)
Kokapena Errusia
Luzera 1.805 km
Arroa 522.000 km²
Emaria 3.800 m³/s
Iturburua Udmurtia
Ibai ahoa Volga
Kamarivermap.png

Kama (errusieraz: река́ Ка́ма; tatareraz: Чулман, latinez: Çulman; udmurteraz: Кам) Errusiako ibaia da, Volgaren ibaiadar nagusia ezkerraldetik. Izan ere, bilgunearen aurreko ibilbidea kontuan hartuta, Kama Volga baino luzeagoa da. 1.805 kmko luzera eta 522.000 km²ko arroa ditu[1].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko Ural mendietan du iturria, Udmurtiako Kuligi (errusieraz: Кулига) herriaren ondoan. Hasieran iparralderantz doa, ekialde eta hegoalderantz gero, eta hego-mendebalderantz amaieran. Kazanetik behera, Samarako urtegian, Volgara isurtzen da, 1.805 km korritu ostean[2].

Hidrologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaro amaiera edo abendu hasieratik apirilera arte Kama ibaia izozturik egoten da. Emari handiena, urte osokoaren %60, udaberrian izaten du, elurra urtzen den garaian[2]. Errate baterako, Sarapulen (arro osoaren %37) urteko batezbesteko emaria 1.754 m³/s da; handiena maiatzean du (6.512 m³/s) eta txikiena martxoan (507 m³/s)[3].

Kamaren batez besteko emariak (/s) Sarapulen neurtuak[3]
Datuak: 1914-1961 bitartean

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendeetan erabili izan da Ural mendietatik egurra eramateko. Gaur egun garrantzi handia du Errusiako ibai nabigazioan. Bestalde, haren ibilguan daude Perm eta Votkinsk ur indarretxeak, 500 eta 1.000 MW-ko potentziakoak.

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kosa ibaia
  • Vishera ibaia
  • Sylva ibaia
  • Chusovaya ibaia
  • Belaia ibaia
  • Ik ibaia
  • Izh ibaia
  • Vyatka ibaia

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere bazterretan dauden hiri nagusiak Solikamsk, Berezniki, Perm, Sarapul eta Naberezhnye Chelny dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kama River» Global.britannica.com
  2. a b «The Kama River» Gorodperm.ru
  3. a b «Kama at Sarapul» Webworld.unesco.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kama Aldatu lotura Wikidatan