Naberezhnye Txelny

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Naberezhnye Txelny
Errusiako udalerria
Чаллы бизнес үзәге.jpg

Naberezhnye Txelny bandera

Naberezhnye Txelny armarria

Administrazioa
Estatua  Errusia
Subjektua Tatarstango Errepublika
Barrutia Volgakoa
Geografia
Koordenatuak 55° 42′ 00″ N, 52° 20′ 00″ E / 55.7°N,52.333333333333°E / 55.7; 52.333333333333Koordenatuak: 55° 42′ 00″ N, 52° 20′ 00″ E / 55.7°N,52.333333333333°E / 55.7; 52.333333333333
Naberezhnye Txelny hemen kokatua: Errusia
Naberezhnye Txelny
Naberezhnye Txelny
Garaiera 130-253 metro
Demografia
Biztanleria 513.193 biztanle
Eremua 146,3 kilometro koadro
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia 8552
Webgune ofiziala


Naberezhnye Txelny[1] (errusieraz: Набережные Челны; tatareraz: Яр ЧаллыYar Çallı), 1930 arte Txelny eta 1982-1988 bitartean Brezhnev deitua[2], Errusiako erdi-mendebaldean dagoen Tatarstan errepublika autonomoko bigarren hiririk handiena da. Industria-gune handi hau Kama ibaiaren ertzean dago, Nizhnekamsk urtegitik gertu, eta Kazanetik 225 km ekialdera. 2010ean 513.193 biztanle zituen[3].

Tukayevsky eskualdeko zentro administratiboa da, beste eskualde batekoa bada ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturri batzuen arabera 1172an sortu zuten, Yar Chally izenarekin[4]. 1930ko abuztuaren 10ean eman zioten hiri estatusa. Leonid Brezhneven omenez, Brezhnev deitu zioten 1982tik 1988ra.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean 513.193 biztanle zituen[3]. %45,6 tatariarrak dira, %44,9 errusiarrak, %2,2 txuvasak, %1,7 ukrainarrak eta %1,5 baxkirrak[4].

Biztanleriaren bilakaera
1926 1939 1959 1970 1979 1989 2002 2010
3 870 9 295 19 103 37 925 301 381 500 309 509 870 513 193

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kamaz eta ZMA kamioiak egiten dira bertan eta ibilgailuak egiteko munduko zentrorik handiena dauka. Kamaz munduko lantegirik handienetakoa da, bi milia karratuko azalerarekin. Naberezhnyen dagoen SPRUT enpresak 1987an SprutCAM CAx softwarea sortu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Naberezhnye Txelny Aldatu lotura Wikidatan