Kamiana Mohyla
Itxura
Kamiana Mohila Кам'яна Могила | |
---|---|
Datuak | |
Estatu burujabe | Ukraina |
Oblast | Zaporizhiako oblasta |
Eskualdea | Zaporizhiako oblasta, Ukraina |
Koordenatuak | 46°56′59″N 35°28′10″E / 46.9497°N 35.4694°E |
Azalera | 3.000 m² |
Indusketa | |
Egoera | Babestua |
Bisitagarria | Bai |
http://www.stonegrave.org |
Kamiana Mohyla (ukraineraz: Кам'яна Могила, Kamiana Mohila), euskaraz Harrizko hilobia, Ukrainan dagoen arkeologia aztarnategi garrantzitsua da. Melitopol hiritik gertu dago, Molotxna ibaian, Zaporizhiako oblasta probintzian. Aztarnategi honetan 10.000 urte dituzten petroglifoak aurkitu dira.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Melitopoleko estepetan herri nomada asko ibili dira. Mendez mende hauek aipa ditzakegu:
- Eszitiarrak K.a. VII. mendean
- Hunoak K.a. IV. mendetik
- Avar herria IV. mendetik
- Khazariar herria VIII. mendetik
- Petxenego herria X. mendetik
- Kumandarrak XI. mendetik
- Tatariarrak XIII. mendetik
Arkeologiagune honetan objektu asko aurkitu dira, bereziki eszitiarrren garaikoak. Aurkikuntza garrantzitsuena petroglifoak dira ziur aski zeren eta protoidazkera zaharrenetarikoak aurkitu baitira.
Balioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1930ko hamarkadatik inguru honetan mota askotako elementuak aurkitu dira: leizeak, estatuak, erlijio-guneak... Askotan Stonehengerekin konparatua izan da.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ibilaldi panoramikoa.
- (Ukraineraz):Kamianà Mohilaren webgune ofiziala.
- (Gaztelaniaz):Aztarnategiren inguruko iritziak.