Kamo no Chōmei
Itxura
| Kamo no Chōmei | |
|---|---|
Kamo no Chōmei, Kikuchi Yōsairen margoa | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Heian-kyo, 1155 (egutegi gregorianoa) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Toyama eta Heian-kyo, 1216 (egutegi gregorianoa) (60/61 urte) |
| Familia | |
| Familia | ikusi
|
| Leinua | Kamo clan (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | japoniera |
| Irakaslea(k) | Shun'e (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | tanka poeta, saiakeragilea, lauta-jotzailea eta kannushi (en) |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | budismoa |
Kamo no Chōmei (1155 – Kyoto, 1216) Japoniako olerkari eta literatura-kritikaria izan zen, Japoniako olerkaritzan izan den idazlerik handienetakoa. Fraide budista izan zen. Obra nagusiak: Hojo-ki (1212, Hamar oin zabaleko gela), Chomei erretiroan zen bitartean Kioton izandako hondamendien kontaketa, bere erretiroko bakearekin konparatuta; Mumyo sho (1209, Izenburu gabeko oharrak); Hosshin shu (1215, Erlijiozko deiaren ereduak).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.