Kanariar Uharteetako joko eta kirol tradizionalak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kanariar makila (irudian) Kanariar Uharteetako kirol tradizional bat da.

Kanariar Uharteetako ezaugarri geografikoak eta arrazoi historikoak izan dira bertan sustraituriko jolas, joko eta kirol tradizionalen berezitasuna eta horien iraupena ahalbidetu dituzten faktoreak. Alde batetik, uharteetako ezaugarri orografikoek, uharte aniztasuna eta urruntasuna espainiar penintsulatik kanariar herrien isolamenduka eragin eta tradizioen biziraupena ekarri dute. Beste alde batetik, faktore historikoek ere izan dute eragina: guantxeengandik jasotako ondare kultural zabalaren baitan joko eta kirol asko berreskuratu eta egokitu ziren, kanariar borroka kasu, eta bost mendeetan zehar etorritako kolonoek ere euren eskualdeetatik hainbat joko eta kirol ekarri zituzten, esku pilotaren aldaera bat Lanzarote uhartean, normandiarrek ekarria, eta Icod de los Vinosen tradizioa den eta portugesek ekarri bide zuten San Andres taulak kasu. Kanariar Uharteetako joko eta kirol tradizionalen berpizkundea 1970eko hamarkadan abiarazi zen eta geroztik instituzio ofizialen babesa jaso du.

Joko eta kirol tradizonalen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanariar borroka
  • Kanariar makila
  • Harri jaurtiketa
  • Kanariar bolo jokoa
  • Tángana
  • Harri altxaketa, non aldaera batean harria gorputzarekin ez den ukitu behar
  • Artzainaren jauzia
  • Calabazo jokoa
  • San Andres taulak, non aldapan behera taula batez lagunduta irristatu behar den.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.