Kanpazar
Kanpazar edo Kanpantzar Bizkaia eta Gipuzkoa probintzien artean dagoen mendatea da, 467 metroko altuera daukana.
Bidegurutzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arrasate eta Elorrio herriak batzen ditu. Halaber, mendate honetatik ateratzen da Elgetara doan errepidea eta Angiozar (Bergara) auzora doan bidea.
Udalatx azpian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Udalatx mendira (1.177 m) igo daiteke Kanpazarretik, gutxi gorabehera 1 ordu eta 45 minutuko ibilaldia eginez.
Gerra Zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1936ko iraila eta 1937ko apirila artean gerrako frontea ingurune honetan egon zen kokatua. Intxortetako guduan kokaleku estrategiko horietako bat izan zen.