Kara (sikhismoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kara – sikh-entzako bost fede-ikurretako bat

Kara bat (punjaberaz: ਕੜਾ (Gurmukhi), کڑا(Shahmukhi) कड़ा (Devanagari) Sikhek erabilitako burdina edo altzairuzko besokoa da. Sikh guztiek erabili beharreko bost "kakar" edo fede-ikurretako bat da. Kararen erabilpena Gobind Singh guruak 1699an ezarri zuen.

Kara Jainkoarekiko atxikimenduaren eta konpromisoaren sinboloa da. Guru Granth Sahib sij-en testu santuak aipatzen du.[1] Indiako iparraldeko, ipar-mendebaldeko eta mendebaldeko estatuetan (Gujarat, Rajasthan eta baita Maharashtra ere) sikh ez direnek ere erabiltzen dute kara.[2]

Ferozepur barrutiko punjabi freskoa, Krishna eta Rukmi arteko duelua irudikatzen duena. Bertan Krishnak kara bat darabil arma gisa.

Historikoki, borroketan altzairuzko ukabil gisa ere erabili izan da. Britainiar Raj garaian, Indiako armada britainiarreko sikh soldaduek loh-muthi boxeo-forma praktikatzen zuten, esku batean kara zutela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Guru Granth Sahib, page 76
  2. FAQ. Sikh Karas.
  3. Sanatan Shastarvidiya. (2011-10-03). Sanatan Shastar Vidiya - LohMushti [Iron Fist Figh. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]