Rajastan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Rajasthan
राजस्थान
રાજસ્થાન
 India
Thar desert Rajasthan India.jpg
Emblem Rajasthan.png
Administrazioa
Herrialdea India
ISO 3166-2 IN-RJ
Hiriburua Jaipur
Chief Minister of Rajasthana Itzuli Vasundhara Raje Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 26° 34′ 22″ N, 73° 50′ 20″ E / 26.572777777778°N,73.838888888889°E / 26.572777777778; 73.838888888889Koordenatuak: 26° 34′ 22″ N, 73° 50′ 20″ E / 26.572777777778°N,73.838888888889°E / 26.572777777778; 73.838888888889
Rajasthan in India (disputed hatched).svg
Azalera 342,269 km²
Mugakideak Punjab, Haryana, Uttar Pradesh, Gujarat eta Madhya Pradesh
Demografia
Biztanleria 56.473.122[1] bizt. (2001)
Dentsitatea 165 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hizkuntza ofiziala hindi
www.rajasthan.gov.in

Rajastan[2] (devanāgarīz: राजस्थान, raːdʒəst̪ʰaːn) Indiako ipar-mendebaldeko estatua da, guztietan handiena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere barnekaldean Thar basamortu handia du, Pakistango mugan Sutlej-Indus ibaietako haranean muga duena. Mendebaldean Pakistan, hego-mendebaldean Gujarat, hego-ekialdean Madhya Pradesh, ipar-ekialdean Uttar Pradesh eta Haryana eta iparraldean Punjab ditu mugakideak. Rajasthanek 342.269 km² azalera du, Alemaniakoa bezalakoa. Aravalli mendiek estatua zeharkatzen dute ipar-ekialdetik hego-mendebaldera 800 kilometrotan zehar, Pakistan alderako lur guztiak basamortu bihurtuz, izan ere montzoiari asko kostatzen baitzaio alde hartara iristea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rajasthan aintzina Rajputana izenarekin ezagutua izan zen, hau da Rajputen lurra. Rajput-ek era berean erregeen semea esan nahi du, chatria kasta vedikoaren ondorengotzat baitzuten beren burua. Rajput familiek VI mendean gerlari ausarten fama handia izan zuten inbasio musulmanei aurre egiteagatik. Bost mendetan defendatu zuten beren lurra, baita ondoren mogolen erasoen aurrean ere. XVIII mendean ordea beherakada izan zuen eta hegoaldeko Marathen erasoen beldur zirenez britainiarrekin ituna sinatu zuten, hauen menpe egotearen truke Marathen aurkako babesa eskuratuz. Bakea lortzearekin bat maharajak izugarri aberastu ziren eta gaur egun ere beraien haveli (jauregi) eta gotorleku ederrak nonnahi ikus daitezke.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rajasthango zazpi dibisioak.

Rajasthanek 33 barruti eta 7 dibisiotan banatuta dago. Hona hemen:

  • Ajmer Dibisioa: Ajmer, Bhilwara, Nagaur eta Tonk.
  • Bharatpur Dibisioa: Bharatpur, Dholpur, Karauli eta Sawai Madhopur.
  • Bikaner Dibisioa: Bikaner, Churu, Ganganagar eta Hanumangarh.
  • Jaipur Dibisioa: Jaipur, Alwar, Jhunjhunu, Sikar eta Dausa.
  • Jodhpur Dibisioa: Barmer, Jaisalmer, Jalore, Jodhpur, Pali eta Sirohi.
  • Kota Dibisioa: Baran, Bundi, Jhalawar eta Kota.
  • Udaipur Dibisioa: Banswara, Chittorgarh, Pratapgarh, Dungarpur, Udaipur eta Rajsamand.

Hiri eta herri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Turismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rajasthanek Koloreen lurraldea ezizena du, bertako hiri nagusiek horrelako ezizenak baitituzte; Jaipur, hiriburua, hiri arrosa da, Jaisalmer urrezko hiria, Jodhpur hiri urdina, Udaipur hiri zuria... Ekialderago dauden Agra eta Varanasirekin batera India iparraldean bisitari gehien erakartzen dituen eremua da. Hona hemen Rajasthaneko tokirik turistikoenak:

  • Gotorlekuak: Amber Fort (Jaipur), Jaisalmer Fort, Mehrangarh Fort (Jodhpur) eta Junagarh Fort (Bikaner)
  • Haveliak: Jaisalmerren, Mandawan, Bikanerren eta Udaipurren.
  • Tenploak: Ranakpurren (jainista) eta Pushkarren (Brahmarena).
  • Jauregiak: Jaipurren, Udaipurren eta Jodhpurren.
  • Paisaia: Thar basamortua, Aravalli mendiak eta Udaipurreko lakuak.
  • Jaialdiak: Pushkarreko gameluen feria.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Indiako errolda
  2.   Euskaltzaindia (2012-06-29) 171. araua: Asiako toponimia . Noiz kontsultatua: 2013-05-19 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rajastan Aldatu lotura Wikidatan