Karmengo eliza (Gasteiz)

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Karmengo eliza
Vitoria - Iglesia del Carmen (PP Carmelitas Descalzos) 03.JPG
Karmengo elizaren aurrealdearen ikuspegia.
Karmengo eliza (Gasteiz) hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Karmengo eliza (Gasteiz)
Karmengo eliza (Gasteiz)
Karmengo eliza (Gasteiz) (Gasteiz erdigunea)
Kokapena
Herrialdea  EH
Lurraldea  Araba
Herria Gasteiz
Helbidea Zabalgunea
Koordenatuak 42° 50′ 31″ N, 2° 40′ 32″ W / 42.84194444°N,2.67555556°W / 42.84194444; -2.67555556Koordenatuak: 42° 50′ 31″ N, 2° 40′ 32″ W / 42.84194444°N,2.67555556°W / 42.84194444; -2.67555556
Arkitektura
Garaia 1897-1900

Karmengo eliza Arabako Gasteiz hiriburuan dagoen eliza bat da. Estilo neoklasiko modernoan eraikia dago eta arabar hiriburuko Manuel Iradier kalean dago. Zabalgunea auzoan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elizaren multzoa eta konbentua 1897-1900 bitartean Fausto Iñigitz de Betolatza gasteiztar arkitektoak eraiki zuen, honek aurretik hiri berdinean dagoen Montehermoso edo Oihaneder jauregia berreraiki zuen. Halere, bere aurreko lanaren ezaugarria den estilo neogotikoa ez bezala, honakoan Iñigez de Betolazak XVIII. mendearen bigarren erdialdean nagusi ziren estiloak erabili zituen, ondorioz neobarrokoa eta neoklasizismoa uztartu zituen estiloko eraikina gauzatu zuen. 1900ko apirilaren 20ean eraikina inauguratu zen, 1890tik ordura arte Bizente Goikoetxea kaleko kapera eta etxe batzuetan bizi ziren Aita Karmeldar Oinutsen komunitate bat bertan bizitzen jarri zelarik.

1968 urtera arte komentua Ordenaren aurreapaizketan zeuden karmeldar ikasleentzako Ikastetxe Nagusia izan zen. 198tik aurrera Filosofia eta Teologia Ikastetxe Nagusia da, bertako ikasleek Diozesi Apaiztegian dagoen Teologia Fakultatean ikasi ohi dutelarik. 1970ean zaharberritua izan zen, bertan presbiterio berri batzuk eta aldare nagusia eraiki zen, eta 198-1987 artean eraldaketa funtzional bat egin zitzaion.

Tenpluan, diozesi parrokia izan gabe, eguneroko mezak eman ohi dira. Eliz erakunde ikuspuntutik ikusirik, 1980tik aurrera Gasteizko Karmengo eliza Nafarroako San Joakinen Probintziako Kuriaren etxea da, karmeldar probintzia honek bere barnean Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxako probintzia zibilak hartzen ditu, bai eta Asia, Afrika eta Ameriketako Bikariato eta Misioak ere. 1988an Ordenaren Probintzia Erizaindegia ireki zen. Ikuspuntu laikotik ikusita, 1900an fundatu zenetik Karmengo eliza Karmengo Gure Amaren Kofradiako egoitza da. Handik gutxira, 1901ean, Karmeldar Teresatar Ordena Sekularra eratu zen. 1988tik Karmeldar Sekular erakunde honek Otoitz eta Espiritualitate Zentru bat du, eta 1992tik aurrera Otoitz Eskola bat ere bai.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karmengo eliza (Gasteiz)