Karramarroaren jaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karramarroaren jaia
Irudia
HerrialdeaSuedia eta Finlandia

Karramarroaren jaia udako gastronomia-ospakizun tradizionala da Eskandinaviako herrialdeetan. Tradizioa Suedian sortu zen, non festa honi kräftskiva deitzen zaion,, Handik Finlandiara hedatu zen herrialde horretako suediar-hiztunen bitartez.

Karramarroaren jaia abuztuan ospatu ohi da, eta tradizio hori Suediako karramarroen arrantza, XX. mendearen zatirik handienean, udaren amaieran legez mugatuta egon zelako hasi zen. Gaur egun, kräftpremiär ("ibai-karramarroaren estreinaldia") abuztuaren hasieran egiteak ez du legezko garrantzirik.[1] Festa aire zabalean egin ohi da, baina askotan teilatupean ere (bai eguraldi txarra edo eltxo asko dagoenean). Jai-giroko osagarriak erabili ohi dira, hala nola kartoizko txanoak, paperezko mahai-zapiak, paperezko lanparak (askotan Ilargiaren aurpegia irudikatuz)[1] eta petoak (adur-zapiak). Ohikoa da giro zalapartatsu eta zaratatsua egotea, edateko kantu tradizionalak abestuz (snapsvisa).[2] Oskola kendu aurretik karramarroen zukua zurrupatzea zuzentzat jotzen da.

Suediako mendebaldeko kostaldean ohikoa da ibai-karramarroen ordez havskräfta (zigala) hartzea.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akvavit eta beste snaps (tragoxka) mota batzuk zerbitzatzen dituzte, garagardoaz gain. Itsaskia ur gazitan egosten eta ezamihilu freskoarekin ontzen dute (ahal dela, loratu baino lehen bildu behar dute), hotza zerbitzatuz eta hatzekin janez. Ogia, onddo-tartak, Västerbotten gazta sendoa, entsaladak eta beste plater batzuk ere zerbitzatzen dituzte.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) Po Tidhom. (2004). The Crayfish Party. .
  2. (Ingelesez) Christina Johansson Robinowitz & Lisa Werner Carr. (2001). Modern-Day Vikings: A Practical Guide to Interacting with the Swedes. Intercultural Press, 123 or. ISBN 1-877864-88-9..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.