Västerbotten gazta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Västerbotten
Jatorrizko herrialdea Suedia
EskualdeaVästerbotten
Esnearen jatorriaBehia
PasteurizatuaEz
EgituraGogorra
Zahartze denbora12-14 hilabete, motaren arabera
ZiurtagiriaEz

Västerbotten gazta (suedieraz: Västerbottensost, ˈvɛ̂sːtɛrbɔtːɛnsˌʊst ahoskatua) Suediako Västerbotten eskualdean ekoiztu ohi den gazta da. Behi esnez egindako gazta gogorra da, zulotxoekin eta ehundura sendo eta pikortatsuarekin. Cheddar gaztan bezala, mamia berotu, moztu eta mugitu egiten da gazta moldeetan zahartu baino lehen. Zapore sendoa du, Parmigianoaren antzekoa, gazia, baina nota garratzagoekin. Kolore hori argikoa da eta % 31ko eduki koipetsua du. Suediar batzuek gazten erregetzat jotzen dute, eta haien eskariak sarritan eskaintza mugatua gainditzen du. Gutxienez 12 hilabetez zahartu behar da, eta ohikoena 14 hilabete izatea da.

Burträsk herriak (gaur egun Skellefteå udalerriaren parte) Västerbotten gaztaren asmakuntza aldarrikatzen du: kondairaren arabera 1870eko hamarkadan, ustez esne-saltzaile bat, Eleonora Lindström, bakarrik geratu zen gazta tradizional baten mamia mugitzen, baina eten egin zuten, beste zeregin batzuengatik edo maitalearekin izandako hitzordu batengatik. Horren ondorioz, gatzatua berotzeko eta mugitzeko aldiak txandakatu egin ziren.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fox, Patrick. (1999). Cheese: Chemistry, Physics, and Microbiology. 2: Major Cheese Groups Springer ISBN 0834213397..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.