Kaskagorri
| Sorrera: | 1989 |
|---|---|
| Txupinera: | Itxaso Goti (1990) |
| Egoitza: | Barrenkale Barrena, 9 (Zazpikaleak) |
| Leloa: | - |
| Kideak:, | 300 |
| Koloreak: | Gorria |
| Egoera: | Aktiboak |
| Webgunea: | www.kaskagorri.org |
Kaskagorri konpartsa Bilboko gazte mugimenduaren konpartsa da, konpartsen federakundearen kide dena. 1989an sortu zen, hiriko gazte mugimenduaren eragile desberdinen arteko komunikazioa hobetzeko. Gauzak honela, gazte mugimenduaren beste elkargune bat bihurtu da.[1] Asterixen irudia hartu dute logotipoan.

Auzo desberdinetako jaietan eta gazte mugimenduak antolaturiko jaietan ere egoten dira, beti euskal kulturaren defentsa ardatz dutelarik. Besteak beste, "Kaskakanpada", "Azken poteoa", "Kaskasagardotegia" eta "Kaskakelarre" izeneko ekimenak antolatzen dituzte.
2010ean, Iñaki Azkunak Bilboko alkateak bi urtetako zigorra ezarri zion 2010eko urtarrilean Kaskagorri eta Txori Barrote) konpartsei: bi urtez Bilboko Aste Nagusitik kanporatu zituen presoen argazkiak erakusteagatik. Urte batzuk beranduago, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiko epaile batek konpartsaren errekurtsoa aintzat hartu eta Azkunaren zigorra baliogabetu zuen.[2]
Errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019ko txosnarik dotoreenaren aitormena irabazi zuen publikoaren boto-gehiengoak hala erabakita.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Kaskagorri» Bilboko Konpartsak (kontsulta data: 2025-08-18).
- ↑ «Epaile batek baliogabetu egin du Azkunak Txori Barroteri ezarritako zigorra» Argia (kontsulta data: 2024-07-28).
- ↑ Konpartsak, Bilboko. (2019-08-21). «Kaskagorrik jaso du Aste Nagusiko txosnarik dotoreenaren "Kanpaia" aitormena» Bilboko Konpartsak (kontsulta data: 2025-08-18).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kaskagorri konpartsen federakundearen webgunean
- Kaskagorri abestia. Akerbeltz "28 konpartsa, bakoitzak du bere xarma..."
- Kaskagorri abestia entzun. Akerbeltz, Youtube
- Paya eta Kaskagorri konpartsak ezagutzen #AsteNagusia (Bilbo Hiria irratia, 2023)