Mari Jaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mari Jaia, 2011 urteko txupinerarekin batera.

Mari Jaia edo Marijaia Bilboko Aste Nagusiaren pertsonaia edo sinbolo ofiziala da, Mari Puri Herrero margolari eta grabatzaileak 1978ko abuztuan sortutakoa, Jai Batzordearen eskariari erantzunez.

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia hau zapia buruan eta baserri giroko jantziak ditu. Aurpegi irribarretsu musugorria eta ezaugarri markatuak ditu. Besoak altxatuta ditu, dantzarako jarrera alaian.[1] Herreroren diseinuari jarraituz, urtero Mari Jaiaren irudi berria plazaratzen dute, erraldoi itxurarekin.

1978 urtetik sortu diren kartel gehienetan azaltzen dira Mari Jaiaren esku jaso dantzariak, edo aurpegi adeitsu hori. Hamaika formatan, hamaika estilotan, hamaika kokalekutan eta hamaika adiskiderekin azaldu izan da kartelean Mari Jaia: sakakortxos moduan, kremailera moduan, paperezkozerbileta moduan, Marylin Monroe gisa, Play-mobil gisa, Superman-ekin, Gargantua-rekin, Boni txistulariarekin, Arriaga-n, Zazpikale-etan, estilo kubistan, estilo naïf-ean... [2]

2018an Mari Jaiak irudi berri bat hartu zuen pegatina batean, eskua luzatuta "EZ BETI DA EZ / NO ES NO" mezua adierazten zuen, eraso sexisten aurka.[3]

Beso xut pare bat ikustea, esku jaso tente bat, aurpegi lasai musugorriaren zati bat, ezpain zati bat, ... nahiko da Mari Jaia ezagutzeko, nahikoa da parranda-giroaren ikonoa identifikatzeko.

Urtero Marijaia berria sortzeko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aste Nagusia baino 45 egun lehenago hasten dira Mari Puri Herrero, bere sortzailea eta 1999 geroztik Toño Valdivieso ere lanean. Lehendabiziko lana egitura sortzea da. Marijaia kapaz kapa kartoiz egina dago. Kapa bakoitza sikatu arte ezin da hurrengoa jarri. Gero burua eta besoak, zurezkoak. Barrukoa belarrez betea, Horretarako Gorbeian ilargi betean moztutako belar ondua erabiltzen dute. Molde bati esker urtero aurpegi bera egiten diote eta gona, alkandora, zapi eta gerrikoaren koloreak urte bakoitzaren inspirazioaren arabera aukeratzen dizkiote. Ilehoria, espartzuz egina. Guztira 25-30 kiloko pisua izaten du.[4]

Urtero bederatzi eguneko jardun alaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mari Jaia, 2017an txosnetan.

Festetako hasieran ateratzen da pregoilari eta txupinerarekin batera, pregoia irakurri eta txupina botatzen duten bitartean. Mari Jaia herrikoia da, Aste Nagusiko une eta toki garrantzitsu gehienetan azaltzen da. Mari Jaia nora hainbat festazale hara. Berarekin argazkia egitera.

Mari Jaia erreko den unean bukatuko da Aste Nagusia. Jaietako bederatzigarren egunean, bigarren domekaren gauean, suak hartuko du Mari Jaia, itsasadarretik egingo duen ibilbidea bukatutakoan.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997an "Badator Mari Jaia" abestia sortu zuten Edorta Jimenez idazlearen letrekin eta Kepa Junkera trikitilariaren musikarekin. Partehartzaile ospetsu ugari izan ziren grabazioan: Ibon Koteron musikaria eta Natxo de Felipe, Anton Latxa, Alex Sardui, Francis Diez, Gorka Sarriegi eta Ixiar Oreja abeslariak ditugu. Abestia jaien himnoa bihurtu da gero.[5][6]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. paco ferrandez (2018-08-18) Marijaia 2018 . Noiz kontsultatua: 2018-10-14.
  2. (Euskaraz) 1978tik aurrerako kartelen galeria.
  3. (Euskaraz)«Bilbao.eus - 2018ko Aste Nagusia, Eraso sexisten aurkako kanpaina» www.bilbao.eus . Noiz kontsultatua: 2018-10-14.
  4. (Gaztelaniaz)«Mari se queda sin jaia» El Correo 2018-08-27 . Noiz kontsultatua: 2019-05-20.
  5. Euskal Karaokeak (2014-10-26) Badator Marijaia -Kepa Junkera- . Noiz kontsultatua: 2018-10-14.
  6. borrokada (2010-03-20) Marijaia dator ( Kepa Junkera ) . Noiz kontsultatua: 2018-10-14.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]