Kasumigaseki Landa Klub
Kasumigaseki Landa Klub | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Saitama |
Core city of Japan | Kawagoe |
Koordenatuak | 35°54′05″N 139°24′16″E / 35.9014°N 139.4044°E |
Inaugurazioa | 1929ko urriaren 6a |
Erabiltzailea | 2020ko Udako Olinpiar Jokoak |
Webgune ofiziala | |
Kasumigaseki Landa Kluba (japonieraz 霞ヶ関カンツリー倶楽部) Kasumigaseki Landa Klub Kawagoe, Saitama, Japoniako golf zelai pribatua da.
1929ko urriaren 6an ireki zen, eta Saitamako lehen golf zelaia izan zen. Profesional eta afizionatu mailako txapelketa ugari antolatzen ditu[1].
- Kanada Kopa - 1957
- Japoniako Irekia - 1933, 1956, 1995, 2006
- Japoniako Emakumeen Irekia - 1999
- Japoniako Amateurra - 1965, 1977
- Japoniako Emakumeen Amateurra - 1956, 1964, 1974
- Asiako Amateur Txapelketa - 2010
2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako golf-lekua izan zen[1][2].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Golf zelaia 1929ko urriaren 6an inauguratu zen ekialdeko zelaiaren irekierarekin[3]. Kinya Fujitak eta Shiro Akahoshik diseinatu zuten[4]. Lurra Shohei Hocchi Kurosu bankuaren sortzaile eta jabeak eman zuen[5]. 1930eko hamarkadaren hasieran, ekialdeko ibilbidea Charles Hugh Alisonen diseinu baten arabera urbanizatu zuten[6]. 1932ko ekainaren 12an, Kinya Fujitak diseinatuta[4], mendebaldeko bidea inauguratu zen[3]. Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren[3], 1945eko apirila eta 1952ko martxoa bitartean, Estatu Batuetako aire indarrek golf zelaia eskatu zuten. 1954ko urrian, Seiichi Inoueren proiektu baten oinarrituta, mendebaldeko ibilbidearen eraberritze lanak amaitu ziren[7].
1933an[3], 1956an[7], 1995ean eta 2006an, golf zelaian golfeko txapelketa ireki nazionala antolatu zen, eta, 1999an, emakumezkoen txapelketa irekia izan zen[8]. 1957an, East Course Golfeko Munduko Kopa (garai hartan Kanada Kopa izenekoa) izan zen[7]. 2017ko azaroan, Shinzō Abe Japoniako lehen ministroaren eta Donald Trump AEBetako presidentearen arteko bilera diplomatikoa izan zen golf zelaian[9].
2015eko martxoan, Kasumigaseki, ofizialki, XXXII Olinpiadako golf txapelketaren egoitza gisa onartu zuen NOKek, eta, maiatzean, ekialdeko zelaiaren berritze lanak hasi ziren Tom & Logan Fazioren proiektu baten oinarriturik; berritze lanak 2016ko urrian amaitu ziren[8]. COVID-19 pandemiaren ondorioz urtebete atzeratu ostean[10], golf zelaiak gizonezkoen eta emakumezkoen golf txapelketa olinpikoa hartu zuen 2021eko uztailaren 29tik abuztuaren 7ra[11].
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Golf zelaiak, guztira, 36 zulo ditu. Ekialdeko ibilbideak 18 zulo ditu, 71eko par eta 6.827 metroko luzera duena[12]. Mendebaldeko ibilbideak, berriz, 18 zulo ditu, 73ko par eta 6.508 metroko luzera duena[12].
|
|
Sarbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gertuen dagoen tren geltokia Kawagoe Lineko Kasahata geltokia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Tokyo 2020 Olympic Golf Course. International Golf Federation. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "olympics" defined multiple times with different content - ↑ Venue Plan. Tokyo 2020 Bid Committee.
- ↑ a b c d (Ingelesez) Club, Kasumigaseki Country. «Kasumigaseki Country Club» Kasumigaseki Country Club (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Club, Kasumigaseki Country. «Kasumigaseki Country Club» Kasumigaseki Country Club (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
- ↑ 読み物 霞の歴史,
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez. - ↑ (Ingelesez) Club, Kasumigaseki Country. «Kasumigaseki Country Club» Kasumigaseki Country Club (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
- ↑ a b c (Ingelesez) Club, Kasumigaseki Country. «Kasumigaseki Country Club» Kasumigaseki Country Club (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Club, Kasumigaseki Country. «Kasumigaseki Country Club» Kasumigaseki Country Club (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
- ↑ (Ingelesez) News, A. B. C.. «Trump, Abe bond over golf and 'Make Alliance Even Greater' hats» ABC News (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
- ↑ IOC, IPC, Tokyo 2020 Organising Committee and Tokyo Metropolitan Government announce new dates for the Olympic and Paralympic Games Tokyo 2020 (Ingelesez)
- ↑ Olympic competition schedule, (Ingelesez)
- ↑ a b (Ingelesez) Club, Kasumigaseki Country. «Kasumigaseki Country Club» Kasumigaseki Country Club (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).