Saitama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saitama
さいたま市
さいたま市 (Saitama-shi)
izendaturiko hiria
Saitama city montage.jpg
Flag of Saitama, Saitama.png Emblem of Saitama, Saitama.svg
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Saitama
AlkateaHayato Shimizu (en) Itzuli
Izen ofizialaさいたま市
Jatorrizko izenaさいたま市
Geografia
Koordenatuak35°51′42″N 139°38′43″E
Saitama in Saitama Prefecture Ja.svg
Azalera217,4 km²
MugakideakAgeo (en) Itzuli, Kawaguchi, Asaka (en) Itzuli, Kawagoe, Shiki (en) Itzuli, Toda (en) Itzuli, Hasuda (en) Itzuli, Fujimi (en) Itzuli, Warabi (en) Itzuli, Kasukabe (en) Itzuli, Koshigaya eta Shiraoka (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.320.571 (2021eko martxoaren 1a)
Green Arrow Up.svg56.592 (2015, 2015)
Dentsitatea5664 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera2001eko maiatzaren 1a
Telefono aurrizkia048
Ordu eremuaUTC+09:00
Hiri senidetuakToluca de Lerdo, Zhengzhou, Nanaimo (en) Itzuli, Pittsburgh, Hamilton eta Minamiaizu (en) Itzuli
http://www.city.saitama.jp/index.html www.city.saitama.jp

Saitama (japonieraz: さいたま市 Saitama-shi?) Japoniako erdialdean dagoen hiria da, Honshuko uhartearen ekialdeko kostaldean dagoena eta izen bera duen Saitama prefeturako hiriburua. 1.231.880 biztanle ditu eta Japoniako 10. hiri handiena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokio erdigunetik 20-30 kilometro iparraldera kokaturik dago, Kantō lautadaren erdialdean. Erabat laua da eta lurraldearen zatirik gehiena itsas mailatik 20 m beherago dago. Arakawa ibaiak eta Shiba ibaiak zeharkatzen dute hiria.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saitama 2001eko maiatzaren 1ean sortu zen Urawa, Ōmiya eta Yono herriak elkartzean. 2005ean laugarren herri bat hartu zuen, Iwatsuki.

  • Urawa (浦和): Edotik Kiotora zihoan Nakasendō errepidearen posta izan zen Edo Aroan. 1923ko lurrikara handiak Tokio suntsitu zuenean intelektual ugari bertara etorri ziren bizitzera. 1934ean hiri estatusa lortu zuen.
  • Ōmiya (大宮): Hikawa Jinja santutegiaren inguruan sortu zen.
  • Yoko (与野): 1889an sortu eta 1958an hiri izendatu zuten.
  • Iwatsuki (岩槻): 1954ean hiri bihurtu zen eta 2005ean Saitaman barneratu zen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Map of wards of Saitama city with numbers.svg

Hamar auzotan banatzen da hiria:

  1. Chūō-ku (中央区)
  2. Iwatsuki (岩槻区)
  3. Kita-ku (北区)
  4. Midori-ku (緑区)
  5. Minami-ku (南区)
  6. Minuma-ku (見沼区)
  7. Nishi-ku (西区)
  8. Ōmiya-ku (大宮区)
  9. Sakura-ku (桜区)
  10. Urawa-ku (浦和区)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokio Handiko merkatal eta negozio hiri handienetakoa da. Hainbat lantegi mota daude bertan, ezagunena Honda automobil konpainia, bertan egiten da Honda Legend kotxea.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saitamako Urawa auzokoa da Urawa Red Diamonds futbol taldea. 2007an Asiako txapelduna izan zen eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopan hirugarren gelditu zen Tunisiako Étoile du Sahel taldea penalti jaurtiketetan gaindituta.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hikawa Jinja
  • John Lennon Museoa
  • Minuma arroz soroak.
  • Trenbidearen museoa.
  • Saitama Stadium 2002.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]