Kataluniako Errepublika
Kataluniako errepublika República Catalana | |||
---|---|---|---|
1641 – 1652 1810 – 1814 1873 – 1873 1931 – 1934 2017 – | |||
Errepublika | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Bartzelona | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Croat (1641), peseta | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | katalana | ||
Historia | |||
Lehen aldarrikapena | 1641ko urtarrilaren 16a | ||
Azken aldarrikapena | 2017ko urriaren 27a | ||
Kataluniako Errepublika (katalanez: República Catalana) edo Katalan estatua (katalanez: Estat Català) Kataluniak historian zehar izan duen izenetako bat da, estatu gisako aldarrikapen burujabeak izan dituenean. Era berean Kataluniar independentismoaren helburu politiko nagusia da. 2017ko urriaren 27ean Kataluniako parlamentuak errepublika aldarrikatu zuen, 2017ko Kataluniaren independentzia erreferendumaren emaitzek hala aginduta.
Bost aldarrikapen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kataluniak bere burua Espainiatik bereizitako entitate politiko gisa bost aldiz aldarrikatu du historian zehar:
- 1641an Pau Clarisen Braços Generals izan zen lehenengoa.
- Napoleon Bonapartek 1810ean Katalunia Espainiatik bereiztu zuen, errepublika gisa, gero Frantzian barneratzeko.
- 1873an Baldomer Lostauk aldarrikapena egin zuen, Espainiako Lehen Errepublikaren barruan.
- Espainiako Bigarren Errepublikan Francesc Maciàk 1931n eta Lluís Companys 1934an Kataluniako errepublika aldarrikatu zuten.
- Espainiako Erresumatik banatzeko, Kataluniako Parlamentuak 2017ko urriaren 27an Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen.
2015eko azaroan Kataluniako parlamentuak mozio bat onartu zuen 2017a bukatu aurretik errepublika independiente gisa bere burua aldarrikatzeko, independentzia erreferenduma irabaziz gero. Erreferenduma urte horretako urriaren 1ean egin zen eta hartan baiezko bozak %90,18tara heldu ziren. Carles Puigdemont presidentak Kataluniako parlamentari eskatu zion indepentzia aldarrikapen ofiziala atzeratzea, Espainiako gobernuarekin erreferendumaren emaitzen ezarpena negoziatzeko[1]. Negoziazio nabarmenik ez zen geratu eta, beraz, Parlamentauk errepublika onetsi eta Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen urriaren 27ean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria.eus. «Puigdemontek independentzia deklarazioa atzeratzea proposatu du elkarrizketa errazteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-10-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez):Francesc Maciàren aldarrikapena.