Kataluniaren independentziari buruzko galdeketak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galdeketen emaitzak.
Baiezkoaren boto papera, 2009-12-13.
Arenys de Munteko galdeketarako boto paperak.

Kataluniaren independentziari buruzko galdeketak 2009ko irailaren 13ko Arenys de Muntekoaz geroztik Kataluniako hainbat udalerritan antolatutako independentziaren gaineko galdeketa ez lotesleak izan ziren.

Lehenengo galdeketa, esan bezala, 2009ko irailaren 13an izan zen, Arenys de Munt-en. Azkena, aldiz, 2011ko apirilaren 10ean, Bartzelonan.

Guztira, Kataluniako 500 udalerrietan, gutxi gorabehera, antolatu ziren independentziari buruzko galdeketak, eta 60.000 bolondresek parte hartu zuten antolakuntzan.


Arenys de Munt[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniaren independentziari buruzko galdeketa Arenys de Munten»

2009ko ekainaren 9an Arenys de Munteko udalbatzak Kataluniako ìndependentziari buruzko galdeketa antolatzearen aldeko CUP taldearen mozioa onartu zuen. Udalak galdeketa antolatu eta egin ahal izateko lokalak uzteko asmoa zuen baina espainiar epaitegien erabakiz udalbatzaren akordioa bertan behera geratu zen. Hala ere, batzorde antolatzaileak herriko Centre Moral egoitza alokatu zuen; udalak eta Carles Móra alkateak, ebazpena onartu behar izan bazuten ere, galdeketaren aldeko jarrera erakusten segitu zuten. Maresmeko udalerrikoa Herrialde Katalanetan independentziari buruz egindako historiako lehen udal galdeketa izan zen eta Katalunia osoan zehar beste hainbat egitea eragin zuen[1]

2009ko irailaren 13ko independentziari buruzko galdeketa
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Yes check.svg Bai 2.569 %96,2
X mark.svg Ez 61  %2,3
Zuri 29  %1,1
Baliozko botoak 2.659  %99,6
Bozka baliogabeak 12  %0,4
Guztira 2.671  %100
Parte hartzea  %41,0
Hautesleak 6.517
Iturria: Llibertat.cat, 3cat24.cat

Bultzatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galdeketa oldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko abenduaren 13koa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko abenduaren 12an eta 13an Arenys de Munt-en osteko lehenengo olatu handia etorri zen, guztira 167 udalerrietan independentziari buruzko galdeketak antolatu baitziren.

Abenduaren 12an Sant Jaume de Frontanya udalerri txikian burutu zen galdeketa, eta hurrengo egunean Kataluniako beste 166 herrietan. Emaitza globalak hauek izan ziren:

2009ko abenduaren 13ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Yes check.svg Bai %94,89
X mark.svg Ez  %3,21
Zuri  %1,54
Baliozko botoak 192.460
Bozka baliogabeak
Guztira
Parte hartzea  %27,41
Hautesleak 702.072

2010eko otsailaren 28koa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

25 eskualde ezberdinetako 80 udalerrietan burutu ziren independentziari buruzko galdeketak 2010eko otsailaren 28an. Bigarren olatu horrek honako emaitza hauek ekarri zituen:

2010eko otsailaren 28ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Yes check.svg Bai %92
X mark.svg Ez  %4,9
Zuri  %2,8
Baliozko botoak 61.232
Bozka baliogabeak
Guztira
Parte hartzea  %21,1
Hautesleak 289.225

2010eko apirilaren 25ekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010eko apirilaren 25ean Kataluniako 211 herrietako biztanleek aukera izan zuten Kataluniako independentziaz beren iritzia emateko. Hirugarren olatu honen herrien artean Girona hiria zegoen, %27ko parte-hartzea izan zuena, eta Lleida hiria, %10,40 parte-hartzearekin geratu zena . Emaitzak hauek izan ziren:

2010eko apirilaren 25eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Yes check.svg Bai %92,1
X mark.svg Ez  %4,96
Zuri  %2,26
Baliozko botoak 231.030
Bozka baliogabeak
Guztira
Parte hartzea  %17,5
Hautesleak 1.320.171

2010eko ekainaren 20koa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laugarren olatu honetan 48 udalerrik parte hartu zuten. Hiru handienetan hau izan zen parte-hartzea: Mataron %23,69, Sant Boi de Llobregaten %6,71 eta Cornellà de Llobregaten %10,61. Hemen datu globalak:

2010eko ekainaren 20ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Yes check.svg Bai %88,8
X mark.svg Ez  %8
Zuri  %2,2
Baliozko botoak 61.232
Bozka baliogabeak
Guztira
Parte hartzea  %14,10
Hautesleak 434.269

Bartzelonakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonakoa herri-galdeketa handiena izan zen. 2011ko apirilaren 10ean burutu zen, eta prozesuaren gardentasuna egiaztatzeko 50 nazioarteko begiraleak gonbidatuak izan ziren [2] Bartzelonarekin batera beste 20 udalerrik ere haien galdeketa egin zuten.

Bartzelonako emaitzak beheko taulan agertzen dira:

2011ko apirilaren 10eko independentziari buruzko galdeketa (Bartzelona)
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Yes check.svg Bai %89,7
X mark.svg Ez  %8,8
Zuri  %1,5
Baliozko botoak 257.645
Bozka baliogabeak
Guztira
Parte hartzea  %21,37
Hautesleak 1.205.638

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]