Edukira joan

Euskal Herriaren independentziari buruzko galdeketak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jendea bozkatzen Azpeitiako independentziari buruzko erreferendumean (2016ko ekainean)

Euskal Herriaren independentziari buruzko galdeketak udalerri mailako herri-galdeketak izan ziren, 2014 eta 2018 urteen artean Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan burutu zirenak. 2014ko apirilean martxan jarri ziren, Etxarri-Aranatzen (Nafarroan).

Lehen herri galdeketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxarri-Aranatz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013an saiatu ziren han herri galdeketa egiten, udalak mozio bat onartu ondotik, baina Nafarroako Auzitegiak baliogabetu egin zuen kontsulta, hori antolatzea udalaren eskumena ez dela argudiatuta. 2014ko saioan udala ez zen sartu ezertarako. Herri plataforma bat izan zen antolatzailea.

2014ko apirilaren 13an, A-13 herri ekimenak antolatuta "Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?" galdeketa egin zitzaien Etxarri-Aranatzeko herritarrei. Independentziari buruz Euskal Herrian egin zem lehenengo galdeketak ikusmin handia sortu zuen. Euskal Herriko zein nazioarteko medioak izan ziren bertan: 30 hedabide inguru, eta 40 kazetaritik gora. Besteak beste, Flandriakoak, Alemaniakoak eta Kataluniako TV3 izan dira.

Maiatzaren 30ean, Nafarroako Lurralde Auzitegiak Guardia Zibilaren Altsasuko kuartelera lekuko gisa deklaratzera deitu zituen plataformako Manu Gomez eta Mikel Mundiñano, eta galdeketan erabili zuten lokalaren jabe Jose Luis Erdozia. Antolaketaz galdetu zien fiskaltzak. Honakoa izan zen emaitza:

2014ko apirilaren 13ko independentziari buruzko galdeketa
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 804 %94,47
Ez 18 %2,11
Zuri 26 %3,05
Baliozko botoak 848
Bozka baliogabeak 3 %0,35
Guztira 851 %100
Parte hartzea %42,76
Hautesleak 1.990
Iturria: Berria

Arrankudiagan (Bizkaia) azaroaren 2an egin nahi zuten independentzia galdeketa. Herri plataforma zabal bat sortu zuten kontsulta antolatzeko[1]. Abuztuaren 18an zabaldu zenez, Etxarri-Aranatzen apirilaren 13an eginiko galdeketari jarraipena emango zioten Arrankudiaga-Zollon azaroaren 2an. BERRIAk ekainean aurreratu zuenez, estatus politikoari buruzko galdeketa egingo zuten Bizkaiko herrian egun horretan, Ados plataformak antolatuta[2]. Irailaren 4ean zabaldu zenez, berriz, irailaren 5ean erabakiko zuten Arrankudiagako herri kontsultako galdera. Euskal Herriko estatus politikoari buruzko galdeketa egingo zuten, eta Gizarte Etxean izango zen bileran zehaztuko zuten zer galdetu[3].

Irailaren 5ean, batzarrean galdera zein izango zen zehaztu zuten: «Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?». Gizarte Etxean egin zuten bilkura irekia, Ados plataformak deituta[4]. Urriaren 8an, elkarlanean osatutako protokoloa osatu zuten. Arrankudiagako kontsultako arduradunek Etxarri Aranazkoa eredu hartu zuten araudia prestatzeko. Euskal estatuaz galdetuko zuten. A2 taldeak zioen herriko elkarte gehienekin bildu zirela, eta «giro ona» sumatu zutela. Udaletxean ordezkaritza zeukaten taldeei (EH Bildu eta EAJ) ahaldunak izendatzeko aukeraren berri eman zietela. Biek baieztatu zuten mahaian parte hartuko zutela[5]. Azkenik, Arrankudiagak euskal estatu baten kide izan nahi duen bozkatu zuen azaroaren 2an. Ados plataformak herri kontsulta bat antolatu zuen Arrankudiagan, eta 16 urtetik gorako bizilagunei “euskal estatu burujabe baten kide izan nahi duten” galdetu zieten[6].


2014ko azaroaren 2ko independentziari buruzko galdeketa
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 450 %89,64
Ez 13 %2,58
Zuri 33 %6,57
Baliozko botoak 496
Bozka baliogabeak 6 %1,19
Guztira 502 %100
Parte hartzea %61,59
Hautesleak 815
Iturria: Berria

Emaitzaren ondoren, beste herri batzuetan ere galdeketak egitera animatu zuen Ados plataformak[7].

Lehen olatua: 2016ko herri-galdeketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gazteak bozkatzen Azpeitiako independentziari buruzko erreferendumean (2016ko ekainean)

Bere sorreratik (2013ko ekainetik) Gure Esku Dago taldeak Euskal Herriko erabakitze eskubidearen aldeko sentsibilizazio kanpaina eta ekimen erraldoiak antolatzeari ekin zion. 2015eko ekainaren 21eko ekitaldi erraldoian erabakitzeko eskubidearen aldarrikapen hutsetik haratago joan nahian, eskubide hori praktikara eramateko urratsak bultzatuko zituela iragarri zuen.

Horretarako, herriz herriko dinamikak aztertu eta baldintza egokiak zituzten herrietan independentziari buruzko herri-galdeketak antolatzeko taldeak sustatuko zituela jakitera eman zuen Gure Esku Dagok, "Eskura" prozesua martxan jarriz.

Ondorioz, 2015eko azaroaren 28an, Lazkaoko Areria antzokian 2016ko ekainaren 19an Goierriko (Gipuzkoa) 22 herrietan independentziari buruzko herri-kontsulta bana egingo zutela iragarri zuten Gure Esku Dagoko bozeramaileek [8]. Era berean, Azpeitian (Gipuzkoa) Hitzartu talde berriko kideek ekainaren 12rako beste hainbeste antolatuko zutela plazaratu zuten Azpeitiko Soreasu antzokian 2016ko urtarrilaren 17an [9]. Egun berean, Ispasterren (Bizkaia) bertako herri-galdeketa ekainaren 19an, Goierrikoarekin batera, burutuko zutela jakitera eman zuten.

Aste batzuk geroago, Bakaiku (Nafarroa) herria ere 2016ko herri-galdeketen trenari igo zen, 2016ko ekainarentzat iragarriz independentziari buruzko iritzia itaunduko ziela bere herritarrei [10]. Geroago, baina, antolatzaileek galdeketa hori 2016ko udazkenera atzeratu zuten.

Otsailaren 27an, azkenik, Arrasaten Erain taldeak bere aurkezpen publikoa egin zuen, ekainaren 12an ere Debagoiena osoan (Gipuzkoa) eta Aramaio herrian (Araba) Euskal Herriko independentziari buruzko galdeketa antolatuko zuela iragartzeko. Lurralde eremu hartan 65.000 biztanle inguru bizi dira [11]

Espainiako 2015eko hauteskundeak 2016ko ekainaren 26an errepikatu beharrak goian aipatutako independentziari buruzko herri-galdeketen egutegia aldatuarazi zuen. Hauteskunde kanpainan bete-betean iragarrita zeudenez, herri-galdeketak ekainaren 5ean egitea erabaki zuten Goierrin, Debagoienan eta Aramaion, Azpeitian eta Ispasterren (34 herri, guztira). 150.000 biztanle inguru bizi dira herri eta eskualde horietan.

Herri eta eskualde horietako emaitzak hauek izan ziren:

Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar? galderari honako erantzun hau eman zioten azpeitiarrek:

2016ko ekainaren 5eko independentziari buruzko galdeketa
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 4.524 %94,56
Ez 188 %3,98
Zuri 17 %0,36
Baliozko botoak 4.729
Bozka baliogabeak 52 %1,1
Guztira 4.781 %100
Parte hartzea %39,37
Hautesleak 12.142
Iturria: Berria

Nahi duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? itaunari horrela erantzun zuten ispastertarrek:

2016ko ekainaren 5eko independentziari buruzko galdeketa
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 351 %93,1
Ez 10 %2,70
Zuri 14 %3,70
Baliozko botoak 375
Bozka baliogabeak 2 %0,52
Guztira 377 %100
Parte hartzea %63,79
Hautesleak 591
Iturria: Berria

Debagoiena eta Aramaio

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Debagoienako 8 herrietan (Gipuzkoa) eta Aramaion (Araba) hau izan zen galdera: Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?. Emaitzak honako hauek izan ziren:

2016ko ekainaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 15.190 %94,9
Ez 677 %4,2
Zuri 44 %0,3
Baliozko botoak 15.911
Bozka baliogabeak 96 %0,60
Guztira 16.007 %100
Parte hartzea %29,35
Hautesleak 54.533
Iturria: Berria

Emaizak oso antzekoak izan ziren herri guztietan (erantzun positiboak %90tik gora herri guztietan). Parte hartzeari dagokionez, aniztasun handiagoa egon zen: Oñatin %35,68, Bergaran %29,46, Arrasaten %23,56, Aretxabaletan %29,41, Eskoriatzan %24,42, Aramaion %51,2, Elgetan %36,86 eta Leintz-Gatzagan %52,45.

Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? galderari honako erantzun hau eman zioten goierritarrek:

2016ko ekainaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 15.109 %95,7
Ez 510 %3,8
Zuri 86 %0,6
Baliozko botoak 15.705
Bozka baliogabeak 121 %0,4
Guztira 15.719 %100
Parte hartzea %27,07
Hautesleak 58.066
Iturria: Berria

Goierriko herri guztietan baietza erraz nagusitu zen (botoen %90 baino gehiago). Parte-hartzeari dagokionez, herri txikietan handiagoa izan zen herri handietan baino. Esaterako, Ataunen %59,41, Gabirian %48,76, Idiazabalen %46,93, Legorretan %38,97, Seguran %56,60, Zaldibian %66,62, Zegaman %49,01, Zerainen %72,86.....Herri handietan, aldiz, Beasainen %21,13, Lazkaon %32,14, Ordizian %22,95, Legazpin %20,96, Urretxun %20,62 eta Zumarragan %13,43.

2017ko olatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko udan Euskal Herriko 36 herrietan eginak zeuden burujabetza ala independentziari buruzko galdeketak. 2016ko udazkenaren hasieran, Gure Esku Dagoren eledunek hortik aurrerako urratsak zehaztu zituzten: 2016ko bukaeran eta 2017ko lehenengo sei hilabeteetan Herri-galdeketen lekukoa hartzeko prest zeuden Euskal Herriko beste 96 herrik, Bizkaikoak, Gipuzkoakoak, Nafarroakoak eta Arabako bakarra (Legutio).

Hau zen egutegia eta galdeketa egingo duten herrien kopurua eskualdez eskualde:

Data Eskualdea edo Herria Herrien kopurua
2016ko azaroaren 27 Dima eta Bakaiku 1, 1
2017ko martxoaren 19 Oarsoaldea, Tolosaldea, Astigarraga, Hernani eta Larrabetzun 4, 29, 1, 1, 1 hurrenez hurren
2017ko apirilaren 2 Busturialdea eta Arrigorriaga 17, 1, hurrenez hurren
2017ko maiatzaren 7 Urola Kosta, Debabarrena, Durangaldea, Lea-Artibai, Uribe Butroe, Uribe Kosta, Lasarte, Usurbil, Zeanuri, Legutio, Urkabustaiz 8, 6, 5, 11, 9, 6, 1, 1, 1, 1, 1, hurrenez hurren
2017ko ekainaren 18 Basaburua, Bortziriak, Imotz, Mendialdea, Sakana 12, 5, 8, 8, 10, hurrenez hurren
Data zehaztu gabe (2017an) Hego Uribe 6

2016ko azaroaren 27ko galdeketak: Dima eta Bakaiku

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diman (Bizkaia) eta Bakaikun (Nafarroa Garaian) 2016ko azken herri-galdeketak antolatu zituzten Gure Esku Dago inguruko bertako taldeek.

Bi herri hauetan emaitzak hauek izan ziren:

Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu? itaunari honako erantzun hau eman zioten dimatarrek:

2016ko azaroaren 27ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 729 %95,29
Ez 10 %1,30
Zuri 21 %2,74
Baliozko botoak 760
Bozka baliogabeak 5 %0,65
Guztira 765 %100
Parte hartzea %63,42
Hautesleak 1.206
Iturria: Berria

Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu? izan zen bakaikuarrei luzatutako galdera. Emaitzak beheko taulan:

2016ko azaroaren 27ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 156 %80,41
Ez 26 %13,40
Zuri 10 %5,15
Baliozko botoak 192
Bozka baliogabeak 2 %1,03
Guztira 194 %100
Parte hartzea %65,33
Hautesleak 297
Iturria: Berria

2017ko martxoaren 19ko galdeketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko herri-galdeketen lehenengo olatu handia Tolosaldean, Oarsoaldean, Hernanin, Astigarragan eta Larrabetzun antolatu zen. Ia 125.000 biztanlek zuten boto eskubidea galdeketa handi honetan.

Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan? zen Tolosaldeko biztanleei planteatu zitzaien galdera. Emaitzak ondoko taulan agertzen dira:

2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 11.895 %96,2
Ez 273 %2,2
Zuri 156 %1,26
Baliozko botoak 12.324
Bozka baliogabeak 46 %0,37
Guztira 12.370 %100
Parte hartzea %31,21
Hautesleak 39.639
Iturria: Berria

Parte-hartzeari dagokionez, ohi bezala handiagoa izan zen herri txikietan handietan baino: Tolosan %26, Villabonan %29,5, Ibarran %27, Zizurkilen %25,5, Iruran %28,5, Alegian %31,3, Asteasun %34, Anoetan %34,7, Berastegin %29, Amezketan %56,4, Lizartzan %57,4, Berrobin %43, Bidania-Goiatzen %52, Ikaztegietan %46,3, Adunan %50,7, Altzon %57, Leaburun %37, Abaltzisketan %64, Albizturren %44, Alkizan %53, Belauntzan %53, Hernialden %29, Baliarrainen %77, Elduainen %48, Gaztelun %53,7, Larraulen %43, Orendainen %74 eta Orexan %82.

Eskualde honetan galderak ezberdinak izan ziren lau herrietan. Errenterian, adibidez, bikoitza izan zen: 1.- Ados zaude euskal errepublika burujabe bat eratzearekin?; 2.- Aurreko erantzuna baiezkoa bada, ados zaude independente izatearekin? ; Oiartzunen: Nahi al duzu euskal estatu bateko herritarra izan?; Lezon: Nahi al duzu euskal estatu libre bateko herritarra izan?; eta Pasaian: Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?

Emaitzak hemen:

2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 11.788 %95,3
Ez 316 %2,5
Zuri 182 %1,5
Baliozko botoak 12.286
Bozka baliogabeak 81 %0,65
Guztira 12.367 %100
Parte hartzea %20,24
Hautesleak 61.114
Iturria: Berria

Parte-hartzea, herriz herri, honako hau: Errenterian %15,5; Oiartzunen %40,2; Lezon %25,5 eta Pasaian %19.

Hernani eta Astigarraga

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako bi herri hauetan galdera bera planteatu zitzaien herritarrei: Nahi al duzu Euskal Herria errepublika burujabea eta independentea izatea?

Hernaniko emaitzak:

2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 4.113 %96,8
Ez 81 %1,9
Zuri 47 %1,1
Baliozko botoak 4.241
Bozka baliogabeak 12 %0,3
Guztira 4.253 %100
Parte hartzea %24,80
Hautesleak 17.168
Iturria: Berria

Astigarragako emaitzak:

2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 916 %96,4
Ez 26 %2,7
Zuri 8 %0,8
Baliozko botoak 950
Bozka baliogabeak 3 %0,3
Guztira 953 %100
Parte hartzea %19,90
Hautesleak 4.768
Iturria: Berria

Txorierriko herri honen taldeak galdera hau proposatu zien herritarrei: Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?. Parte-hartze handiarekin, horrela erantzun zuten larrabetzuarrek:

2017ko martxoaren 19ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 866 %94,2
Ez 31 %3,4
Zuri 1 %0,1
Baliozko botoak 898
Bozka baliogabeak 21 %2,3
Guztira 919 %100
Parte hartzea %58
Hautesleak 1.585
Iturria: Berria

2017ko apirilaren 2ko galdeketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data horretan Busturialdean eta Arrigorriagan antolatu ziren erreferendumak.

Busturialdeko 17 herritan hautestontziak jarri ziren herritarrek balizko euskal estatuaz haien iritziak eman zitzaten. Galdera ez zen bera toki guztietan, udal batzuetan ñabardura txikiak zeudelako, baina herri gehienek hautatu zutena hau izan zen: "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?". Emaitzak beheko taulan:

2017ko apirilaren 2ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 11.292 %95,75
Ez 292 %2,5
Zuri 177 %1,5
Baliozko botoak 11.761
Bozka baliogabeak 31 %0,25
Guztira 11.792 %100
Parte hartzea %32,07
Hautesleak 36.766
Iturria: Naiz

Hauek izan ziren, herriz herri, parte-hartzearen datuak: Ajangiz %60,5; Arratzu %72; Arteaga %41,5; Bermeo %26,3; Busturia %37,4; Ea %58,5; Ereño %68,8; Errigoiti %54,1; Foru % 47,7; Gernika % 27,5; Kanala % 78,9; Kortezubi %62,4; Mendata %49,1; Morga %50,7; Murueta %64; Muxika %45,1 eta Nabarniz %74,1

Bizkaiko hiri honetan itaun hau planteatu zitzaien herritarrei: "Izan gura duzu euskal estatu independente bateko herritar?". Emaitzak:

2017ko apirilaren 2ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 1.360 %91,2
Ez 83 %5,6
Zuri 45 %3
Baliozko botoak 1.488
Bozka baliogabeak 4 %0,25
Guztira 1.492 %100
Parte hartzea %14,50
Hautesleak 10.263
Iturria: Berria

2017ko maiatzaren 7ko galdeketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko olatu horretan independentzia edo burujabetzari buruzko kontsultak antolatu ziren Euskal Herriko 52 udaletan.

Gipuzkoako eskualde honetan hautestontziak jarri ziren 8 herritan, herritarrek honako galdera honi erantzuna eman ziezaioten: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritar izan?". Azkoitian, Zestoan, Errezilen, Aizarnazabalen, Zumaian, Getarian, Zarautzen eta Orion burutu ziren herri galdeketak.

2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 14.660 %96,46
Ez 350 %2,3
Zuri 72 %0,47
Baliozko botoak 15.082
Bozka baliogabeak 116 %0,76
Guztira 15.198 %100
Parte hartzea %31,41
Hautesleak 48.381
Iturria: Naiz

Herriz herri, parte hartzearen datuak hauek izan ziren: Azkoitian %31,57; Zestoan %42,59; Errezilen %56,60; Aizarnazabalen %49,92; Zumaian %34,29; Getarian %49,79; Zarautzen %24,92 eta Orion %31,60.

Gipuzkoako eskualde honetako 5 herritan eta Itziarren izan ziren euskal estatuari buruzko galdeketak. Galdera ez zen bera izan udal guztietan: Eibarren, "Euskal errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?" ; Elgoibarren eta Deban, galdera bikoitza planteatu zen: "Nahi al duzu gaur egungo estatus politikoa aldatzea?", eta erantzuna baiezkoa bada: "Nahi al duzu euskal estatu independentea?". Mutrikun eta Soraluzen: "Nahi al duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?"; eta Itziarren: "Euskal Herri independente bat nahi duzu?"

2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 8.507 %96
Ez 234 %2,65
Zuri 76 %0,85
Baliozko botoak 8.817
Bozka baliogabeak 40 %0,45
Guztira 8.857 %100
Parte hartzea %18,81
Hautesleak 47.090
Iturria: Naiz

Parte hartzea, udalez udal, hau izan zen: Eibarren, %11,39; Elgoibarren, %22,12; Deban, %25,20; Soraluzen, %27,29; Mutrikun, %36,21 eta Itziarren, %44,46

Bizkaiko eskualde honetan 5 herritan antolatu ziren herri galdeketak 2017ko maiatzaren 7an: Durangon, Abadiñon, Elorrion, Zornotzan eta Zaldibarren. Galdera ezberdina izan zen herri bakoitzean:

  • Durangon: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?"
  • Abadiñon: galdera bikoitza: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" BAI aukeratu baduzu: "Nahi al zenuke euskal estatu hori independentea izatea?"
  • Elorrion: "Euskal estatu burujabe bateko herritarra izan gura dozu?"
  • Zornotzan: "Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?"
  • Zaldibarren: "Nahi al duzu Euskal Herria independentea izatea?"
2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 11.939 %96,42
Ez 312 %2,51
Zuri 81 %0,65
Baliozko botoak 12.332
Bozka baliogabeak 50 %0,40
Guztira 12.382 %100
Parte hartzea %22,24
Hautesleak 55.667
Iturria: Naiz

Parte hartzea, herriz herri, hau izan zen: Abadiñon, %22,41; Durangon, %18,80; Elorrion, %33,95; Zornotzan, %22,77; Zaldibarren, %23,48.

Eskualde honetako herrietan (Ispasterren izan ezik, bertan 2016an antolatu baitzen) euskal estatu burujabe batez itaundu zitzaien herritarrei: "Nahi dozu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?". Emaitzak hemen:

2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 8.796 %96,41
Ez 109 %1,19
Zuri 190 %2
Baliozko botoak 9.095
Bozka baliogabeak 28 %0,30
Guztira 9.123 %100
Parte hartzea %41,63
Hautesleak 21.914
Iturria: Naiz

Parte hartzearen batezbestekoa %41,63koa izan zen, horrela banatuta: Aulestian, %70.40; Amoroton, %67,77; Berriatuan, %41,56; Etxebarrian, %54,08; Gizaburuagan, %61,71; Markina-Xemeinen, %36,19; Mendexan, %54,83; Munitibarren, %57,39; Lekeition, %44,32; Ondarroan, %35,55, eta Ziortza-Bolibarren, %50,14.

9 herritan antolatu ziren eskualde honetan herri galdeketak. "Gura dozu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" izan zen herritarrek erantzun beharreko itauna.

2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 5.680 %97,62
Ez 91 %1,56
Zuri 18 %0,31
Baliozko botoak 5.789
Bozka baliogabeak 29 %0,50
Guztira 5.818 %100
Parte hartzea %25,92
Hautesleak 22.448
Iturria: Naiz

Hona hemen parte hartzearen datuak, herriz herri: Arrietan, %39,88; Bakion, %33,50; Gamiz-Fikan, %42,45; Gatikan, %31,77; Maruri-Jataben, %30,49; Meñakan, %50,40; Mungian, %20,45; Fruizen, %51,25, eta Laukizen %21,93.

Bizkaiko eskualde honetako 6 herritan burutu ziren 2017ko maiatzaren 7ko herri galdeketak (Barrikan, Gorlizen, Lemoizen, Plentzian, Sopelan eta Urdulizen).

2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 4.807 %96
Ez 150 %3
Zuri 34 %0,68
Baliozko botoak 4.991
Bozka baliogabeak 16 %0,32
Guztira 5.007 %100
Parte hartzea %19,56
Hautesleak 25.595
Iturria: Naiz

Parte hartzea: Barrikan, %22,61; Gorlizen, %17,76; Lemoizen, %39,25; Plentzian, %16,72; Sopelan, %18,78, eta Urdulizen %20,56.

Usurbil, Lasarte-Oria, Zubieta, Zeanuri, Orozko, Legutio, Urkabustaiz

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri hauetan ere burujabetzari buruzko herri galdeketak antolatu ziren 2017ko maiatzaren 7an. Usurbilen "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?" galdetu zitzaien herritarrei, emaitza honekin:

2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 1.729 %93,5
Ez 53 %2,85
Zuri 61 %3,30
Baliozko botoak 1.843
Bozka baliogabeak 5 %0,30
Guztira 1.848 %100
Parte hartzea %38,13
Hautesleak 4.847
Iturria: Naiz

Lasarte-Oriako galdera bikoitza izan zen: "Erabakitzeko dagokigun eskubidea erabili nahi duzu interes publikoko gaietarako?" "Zure erantzuna baiezkoa bada, izan nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra?"

2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 2.270 %98,5
Ez 8 %0,35
Zuri 22 %0,95
Baliozko botoak 2.300
Bozka baliogabeak 3 %0,15
Guztira 2.303 %100
Parte hartzea %14,81
Hautesleak 15.548
Iturria: Naiz

Orozkon hau izan zen itauna: "Izan gura dozu Euskal Herri independente bateko herritarra?". Herritarrek horrela erantzun zuten:

2017ko maiatzaren 7ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 892 %89,55
Ez 68 %6,8
Zuri 19 %2,1
Baliozko botoak 979
Bozka baliogabeak 17 %1,60
Guztira 996 %100
Parte hartzea %44,70
Hautesleak 2.228
Iturria: Naiz

Azkenik, Zeanurin (Bizkaia), eta Legution eta Urkabustaizen (Araba) ere herri-galdeketak antolatu ziren data berean. Zeanurin eta Legution Euskal Herri independente bati buruz galdetzen zen, eta Urkabustaizen Euskal Herri burujabe batez. Parte-hartzea %55,16ra iritsi zen Zeanurin (baiezko botoak %91,25), %32,29ra Legution (baiezko botoak %90,70) eta %36,21era Urkabustaizen (baiezkoak %94,40)

2017ko ekainaren 18ko galdeketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data honetan Nafarroako 24 herritan burujabetzari buruz botoa emateko aukera izan zuten: Bortzirietako bostetan, Imotz eta Basaburuan, Mendialdean (8 udalerritan) eta Sakanako 9tan

"Nafar gisa, Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi duzu?" galderari erantzuna emateko gonbidatuak izan ziren eskualdeko horretako biztanleak. Emaitzak hauek izan ziren:

2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 1.820 %95
Ez 47 %2,45
Zuri 40 %2
Baliozko botoak 1.907
Bozka baliogabeak 7 %0,35
Guztira 1.914 %100
Parte hartzea %26,66
Hautesleak 7.178
Iturria: Naiz

Herriz herri, parte hartzearen datuak hauek izan ziren: Beran, %19,78; Lesakan, %25,38; Etxalarren, %26,97; Arantzan, %60,31 eta Igantzin %42,16

Imotzen eta Basaburuan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Imotzen eta Basaburuan galdera bikoitza planteatu zen: "Nahi al duzu Nafarroako herritarrok gure etorkizuna aske erabakitzea?" eta gero: "Hala bada, nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko imoztarra (basaburutarra) izan?". Imotzen emaitzak hauek izan ziren:

2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 134 %90
Ez 1 %0,67
Zuri 3 %2
Baliozko botoak 138
Bozka baliogabeak 11 %7,4
Guztira 149 %100
Parte hartzea %40,49
Hautesleak 368
Iturria: Naiz

Basaburuako datuak honako hauek izan ziren:

2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 252 %98,8
Ez 1 %0,39
Zuri 2 %0,78
Baliozko botoak 255
Bozka baliogabeak 0 %0
Guztira 255 %100
Parte hartzea %36,12
Hautesleak 706
Iturria: Naiz

Nafarroako eskualde honetako 8 udalerritan (Lekunberri, Larraun, Leitza, Goizueta, Betelu, Areso, Arano eta Araitz) burutu zen herri-galdeketa. Galdera bikoitza zen: "Nahi al duzu Nafarroako herritarrok gure etorkizun politikoa modu askean erabakitzea?". "Baiezkoa bada, nahi al duzu Euskal Herri libre bateko herritarra izan?"

2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 2.421 %96,7
Ez 19 %0,75
Zuri 49 %1,95
Baliozko botoak 2.489
Bozka baliogabeak 15 %0,60
Guztira 2.504 %100
Parte hartzea %39,56
Hautesleak 6.330
Iturria: Naiz

Parte hartzearen datuak oso anitzak izan ziren: Lekunberrin, %23,62; Larraunen, %35,82; Leitzan, %40,04; Areson, %42,51; Araitzen, %43,2; Betelun, %46,15; Aranon, %61,46 eta Goizuetan %63,32

Sakanako 9 herritan (Altsasu, Arbizu, Arruazu, Irañeta, Irurtzun, Lakuntza, Olazti, Urdiain eta Ziordia) bozkatzeko aukera izan zuten haien herritarrek ekainaren 18ko galdeketetan. Lehen, herri-galdeketak eginak zituzten Etxarri-Aranatzen eta Bakaikun.

Antolatzaileen hitzetan herrien arteko ezberdintasun soziologikoak oso handiak ziren, eta beraz ezin izan zen galdera adostu bakarra ezarri. Ondorioz, herri bakoitzak bere galdera planteatu zuen (hainbat herritan galdera bikoitza izanik).

Emaitza orokorrak ondoko taulan:

2017ko ekainaren 18ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 2.836 %95,75
Ez 67 %2,26
Zuri 49 %1,65
Baliozko botoak 2.952
Bozka baliogabeak 10 %0,34
Guztira 2.962 %100
Parte hartzea %23,67
Hautesleak 12.513
Iturria: Naiz

Parte hartzearen datuak: Irurtzunen, %15,5; Altsasun, %17,3; Olaztin, %26,82; Irañetan, %20,42; Lakuntzan, %36,1; Arbizun, %42; Urdiainen, %45,5; Ziordian, %46,36 eta Arruazun %53,3

2017ko azaroaren 5eko galdeketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azaroaren lehenengo igande horretan Gipuzkoako eta Bizkaiko 13 herritan Euskal Herriko estatus politikoari buruzko herri galdeketak antolatu ziren: Andoainen eta Beizaman Gipuzkoan, eta Areatzan, Atxondon, Berangon, Erandion, Elantxoben, Galdakaon, Getxon, Mundakan, Ibarrangelun, Leioan eta Otxandion, Bizkaian.

Aurreko erreferendumetan gertatu zen bezala, galdera ez zen bakarra izan herri guztietan. Herriko soziologia kontuan hartuz, dezente aldatzen zen herri batetik bestera. Adibidez, Andoainen, Beizaman, Atxondon, Areatzan, Galdakaon, Mundakan, Leioan eta Otxandion euskal estatu independente edo burujabe batez galdetzen zen bitartean, Getxon, Berangon, Erandion, Elantxoben edo Ibarrangelun erabakitzeko eskubideaz galdetzen zen, ez euskal estatuaz.

Independentziaz edo burujabetzaz galdetu zen herrietan hau izan zen emaitza:

"Nahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?" galderari honako erantzun hau eman zioten andoaindarrek:

2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 1.871 %92
Ez 127 %6,2
Zuri 33 %1,6
Baliozko botoak 2.031
Bozka baliogabeak 3 %0,15
Guztira 2.034 %100
Parte hartzea %16,5
Hautesleak 12.306
Iturria: Naiz

Gipuzkoako udalerri txiki honetan "Nahi al duzu izan Euskal Herri independente bateko herritarra?" galdetu zitzaien herritarrei:

2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 53 %89,8
Ez 2 %3,39
Zuri 3 %5
Baliozko botoak 58
Bozka baliogabeak 1 %1,69
Guztira 59 %100
Parte hartzea %44,36
Hautesleak 133
Iturria: Naiz

"Euskal Herri independente bateko herritarra izan gura dozu?" itaundu zitzaien galdakaotarrei 2017ko azaroaren 5ean. Eta horrela erantzun zuten:

2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 2.560 %91,5
Ez 178 %6,37
Zuri 49 %1,75
Baliozko botoak 2.787
Bozka baliogabeak 9 %0,32
Guztira 2.796 %100
Parte hartzea %13
Hautesleak 21.441
Iturria: Naiz

"Gura dozu estatu independente bateko herritarra izan?" izan zen Mundakako herritarrek erantzun beharreko itauna.

2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 614 %91,5
Ez 24 %3,5
Zuri 33 %4,9
Baliozko botoak 671
Bozka baliogabeak 0 %
Guztira 671 %100
Parte hartzea %41,6
Hautesleak 1.613
Iturria: Naiz

"Nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan?" izan zen Leioan antolatzaileek proposatu zuten galdera.

2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 2.304 %92,38
Ez 154 %6,17
Zuri 26 %1
Baliozko botoak 2.484
Bozka baliogabeak 10 %0,4
Guztira 2.494 %100
Parte hartzea %9,44
Hautesleak 26.431
Iturria: Naiz

"Gura dozu euskal errepublika burujabe bateko herritarra izan?" itaunari erantzun hau eman zioten otxandiotarrek:

2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 459 %92,17
Ez 16 %3,21
Zuri 14 %2,8
Baliozko botoak 489
Bozka baliogabeak 9 %1,8
Guztira 498 %100
Parte hartzea %46,98
Hautesleak 1.060
Iturria: Naiz

"Euskal estatu burujabe bateko hiritarra izan gura dozu?" izan zen herri honetan planteatu zen itauna.

2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 418 %90,28
Ez 27 %5,83
Zuri 5 %1
Baliozko botoak 450
Bozka baliogabeak 13 %2,8
Guztira 463 %100
Parte hartzea %45,35
Hautesleak 1.021
Iturria: Naiz

"Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi duzu?" aukeratutako galdera izan zen.

2017ko azaroaren 5eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 324 %86,17
Ez 38 %10
Zuri 6 %1,60
Baliozko botoak 368
Bozka baliogabeak 8 %2,1
Guztira 376 %100
Parte hartzea %31,4
Hautesleak 1.197
Iturria: Naiz

2018ko lehen olatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko maiatzaren 6an hainbat galdeteka egin ziren Hego Euskal Herriko hiru probintzietan.

Aiaraldean "Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?" izan zen aukeratutako galdera eta galdeketa Artziniega, Okondo, Aiara, Amurrio eta Laudion egin zen. Hauek izan ziren eskualdeko emaitzak:

2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 4676 % 97,11
Ez 82 % 1,7
Zuri 37 % 0,77
Baliozko botoak 4795
Bozka baliogabeak 20 % 0,42
Guztira 4815 %100
Parte hartzea % 16,94
Hautesleak 28.427
Iturria: Aiaraldea eta Naiz

Gorbeialdean, galdeketak Zuian eta Zigoitian egin ziren eta galderak "Zuiar gisa, izan nahi al duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra?" eta "Zigoitiar biztanle izanik, nahi al duzu libreki Euskal Herriko etorkizuna erabaki?" izan ziren, hurrenez hurren. Emaitzak hauek izan ziren:

2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 753 % 97,03
Ez 20 % 2,58
Zuri 1 % 0,13
Baliozko botoak 774
Bozka baliogabeak 2 % 0,26
Guztira 776 %100
Parte hartzea % 22,55
Hautesleak 3441
Iturria: Naiz

Lezama eta Zamudion egin ziren galdeketak. Lehenengoan galdera "Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan gura dozu?" eta bigarrenean "Euskal herritarra izanik, geure etorkizuna libre erabakitzeko eskubidearen alde zagoz?" izan zen. Emaitzak:

2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 1.229 % 95,57
Ez 27 % 2,10
Zuri 27 % 2,10
Baliozko botoak 1285
Bozka baliogabeak 3 % 0,23
Guztira 1.286 %100
Parte hartzea % 26,81
Hautesleak 4.797
Iturria: Naiz

Gueñes eta Gordexolan egin ziren galdeketak. Galderak "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko,ekonomiko, sozial eta kultura erabakitzeko?" eta "Zure eskubidea erabili nahi duzu euskal herritargoaren geroa erabakitzeko, muga bakarra beraren borondatea dela?" izan ziren hurrenez hurren. Emaitzak:

2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 1.343 % 95,72
Ez 37 % 2,64
Zuri 18 % 1,28
Baliozko botoak 1.398
Bozka baliogabeak 5 % 0,36
Guztira 1.403 %100
Parte hartzea % 20,85
Hautesleak 6.730
Iturria: Naiz

Arakaldoko galdera "Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?" izan zen.

2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 32 % 100
Ez 0 % 0
Zuri 0 % 0
Baliozko botoak 32
Bozka baliogabeak 0 % 0
Guztira 32 %100
Parte hartzea % 25,60
Hautesleak 125
Iturria: Naiz

Igorren galdera "Euskal estatu bateko herritarra izan gure dozu?" izan zen.

2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 962 % 97,86
Ez 9 % 0,92
Zuri 10 % 1,02
Baliozko botoak 981
Bozka baliogabeak 2 % 0,20
Guztira 983 %100
Parte hartzea % 27,56
Hautesleak 3.553
Iturria: Naiz

Portugaleten "Nahi duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa aske erabakitzea?" galderari erantzun zioten herritarrek.

2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 3.333 % 98,38
Ez 44 % 1,30
Zuri 8 % 0,24
Baliozko botoak 3.385
Bozka baliogabeak 4 % 0,09
Guztira 3.389 %100
Parte hartzea % 8,31
Hautesleak 40.801
Iturria: Naiz

Doneztebe, Donamaria, Elgorriaga, Ituren, Zubieta eta Legasan egin ziren galdeketak. Galdera "Nahi al duzu nafar gisa burujabe izan etorkizuna libre erabakitzeko?" izan zen 6 herrietan. Hona eskualdeko emaitzak:

2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 738 % 96,98
Ez 10 % 1,31
Zuri 11 % 1,45
Baliozko botoak 759
Bozka baliogabeak 2 % 0,26
Guztira 761 %100
Parte hartzea % 26,38
Hautesleak 2.885
Iturria: Naiz

Deierri eta Lezaunen egin ziren galdeketak eta galdera "Etorkizun ekonomiko-sozial-politikoaz erabaki dezakeen Nafarroa burujabe bateko herritarra izan nahi dugu?" izan zen bi herrietan.

2018ko maiatzaren 6ko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 242 % 99,18
Ez 0 % 0
Zuri 0 % 0
Baliozko botoak 242
Bozka baliogabeak 2 % 0,82
Guztira 244 %100
Parte hartzea % 15,95
Hautesleak 1.530
Iturria: Naiz

2018ko bigarren olatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko azaroaren 18an, Donostia, Irun eta Enkarterrietan galdeketak egin ziren.

Euskal Herriko hiriburu batean egin zen lehenengo galdeketa Donostian izan zen. Galdera "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?" izan zen.

2018ko azaroaren 18eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 20.637 %98,18
Ez 264 %1.26
Zuri 60 %0,28
Baliozko botoak 20.961
Bozka baliogabeak 60 %0,28
Guztira 21.021 %100
Parte hartzea %13,10
Hautesleak 160.466
Iturria: Donostia galdeketa[Betiko hautsitako esteka]

Irunen egindako galdera "Irundar gisa, nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat?" izan zen, eta hiru erantzun: 1) Euskal estatu burujabe eta independentea 2) Estatus politiko berri bat estatu espainiarraren barruan eta 3) Gaur egungo Euskal Autonomi Erkidegoa. Emaitzak honakoak izan ziren.

2018ko azaroaren 18eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Euskal estatu burujabe eta independentea 3.531 %72,19
Estatus politiko berri bat estatu espainiarraren barruan 882 %18,03
Gaur egungo Euskal Autonomi Erkidegoa 415 % 8,48
Zuri 34 %0,7
Baliozko botoak 4.852
Bozka baliogabeak 60 %0,28
Guztira 4.891 %100
Parte hartzea % 9,15
Hautesleak 51.618
Iturria: Gure Esku Dago

Alonsotegi, Balmaseda eta Zallan egin ziren galdeketak. Lehenengoan galdera "Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritarra?" izan zen eta beste bietan, "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?". Emaitzak hauek izan ziren:

2018ko azaroaren 18eko independentziari buruzko galdeketak
Bozka aukerak Botoak Portzentaia
Bai 2.690 % 96,35
Ez 73 % 2,61
Zuri 26 % 0,93
Baliozko botoak 2.789
Bozka baliogabeak 3 %0,11
Guztira 2792 %100
Parte hartzea %17,23
Hautesleak 16.200
Iturria: Gure Esku Dago

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]