Katja Kettu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Katja Kettu
Katja Kettu.jpg
Bizitza
Izen osoa Katja Maaria Heikkinen
Jaiotza Muhos1978ko apirilaren 10a (40 urte)
Herrialdea  Finlandia
Hezkuntza
Hizkuntzak finlandiera
Jarduerak
Jarduerak idazlea, zinema zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta animation directorra
Lan nabarmenak The Midwife
Jasotako sariak
IMDb nm2272466

Katja Maaria Kettu (Muhos, Finlandia, 1978ko apirilaren 10a) eleberrigilea eta animazio-zuzendaria da. Bere lehenengo liburua Surujenkerääjä (2005) izan zen. Kettu ezagun egin zuen liburua Kätilö (2011) da. Kätilö liburuan oinarrituta film bat egin dute eta liburuak sari asko jaso ditu: Kalevi Jäntti saria, Runeberg saria eta Kiitos kirjasta saria. Surujenkerääjä nobelarengatik Tiiliskivi saria eman diote.

Kettu finlandiarra da. Gaztaroan Rovaniemin (Laponia) bizi zen, eta Turkun, Tamperen eta Londresen ikasi zuen. Animazio-zuzendari ikasketetan lizentziatu zen 2001. urtean. Liburuak, animazioak, bideoklipak, antzezlanak eta binetak egin ditu eta gainera kantaria da Confusa taldean.

Kätilö (Emagina) eleberriak 100.000 ale baino gehiago saldu ditu eta hizkuntza askotan argitaratu dute. Bilbea emagin finlandiar baten eta soldadu alemaniar baten mataisunari buruzkoa da eta Bigarren Mundu Gerran kokatuta dago. Kettu bere aitona-amonen bizitzarengan inspiratu zen eleberria idazteko.

Beste liburu batzuk Hitsaaja (2008), Pimppini on valloillaan: naisiin kohdistuva seksuaalinen vallankäyttö (2012), Piippuhylly: novelleja (2013), Novelli palaa! Matkanovelleja (2013, Aki Salmelarekin), Yöperhonen (2015), Fintiaanien mailla (2016, Meeri Koutaniemirekin eta Maria Seppälärekin) dira.