Katrina urakana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
2005eko abuztua.

Katrina urakana 2005eko Atlantikoko urakan garaian suntsitzaileena eta hildako gehien eragin zituen urakana izan zen. Estatu Batuetan kalte ekonomiko eta hildako gehien eragin zituenetakoa da. Halaber, Atlantikoan izandako seigarren urakan handiena izan da. Gutxienez 1833 pertsona hil ziren urakanak edota ondorengo uholdeek eraginda, 1928ko San Felipe IIz geroztik Estatu Batuetako urakan hilgarriena bilakatu zelarik. Eragindako kalteak 108 mila milioi dolarretan balioztatu ziren.

Saffir-Simpson eskalan 5. mailara iritsi zen eta haizeak 280 km/hko abiadura izatera iritsi ziren. Estatu Batuetako hegoaldean itsasertzeko herriak erabat kaltetu ziren, batik bat, New Orleanseko metropoli-barrutian, milioi bat pertsona baino gehiago bertatik atera behar izan zituzten.

Katrina 2005eko abuztuaren 23an eratu zen Bahametan. Florida hegoaldea 1go mailako urakan bezala igaro zuen eta 2.000 milioi dolar baino gehiagoko kalteak eta 6 hildako eragin zituen. Mexikoko Golkoan berriz indarra hartu eta 5. mailako urakana eratu zen. Bigarren aldiz lurra jo zuenean, Luisianako hego-ekialdean, ahuldu egin zen eta 3. mailako urakanean gelditu zen. Hala ere, Katrinak Golkoko itsasertza suntsitu egin zuen, Floridatik Texasera, indarra hartu zuelako. Hildako gehien New Orleansen izan ziren bertako dike-sistemak huts egin zuelako. Dike horietako asko urakana pasatu eta ordu batzuetara kolapsatu egin ziren.

Ikus, halaber[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katrina urakana Aldatu lotura Wikidatan