Katrina urakana
| Katrina urakana | |
|---|---|
| 5. kategoriako urakan (SSHS) | |
| Ozeano arro | Ozeano Atlantikoa |
| Honen parte da | 2005 Atlantic hurricane season (en) |
| Denbora-tarte | 2005eko abuztuaren 23a - 2005eko abuztuaren 31 |
| Herrialdea | Bahamak, Ameriketako Estatu Batuak eta Kuba |
| Honen ondorioa | International response to Hurricane Katrina (en) |
| Mantendutako gehienezko haizea | 280 km/h (150 kn) , 1 minutu |
| Presio atmosferikorik baxuena | 902 hPa |
| Pertsona hilak | 1.833 |
| Kalteen kostua | 108.000 M$ (2005) |
Katrina urakana 2005eko abuztuaren 23an, Hondamena eragin zuen Katrina ekaitza lehertu zen Bahametan. 2005eko Atlantikoko urakan garaian suntsitzaileena eta hildako gehien eragin zituen urakana izan zen. Urakana bihurtuta, abuztuaren 29ko goizean iritsi zen AEBetako Louisianako kostara, eta ustez salbu zen New Orleans gogor jo zuen.[1]
Estatu Batuetan kalte ekonomiko eta hildako gehien eragin zituenetakoa da. Halaber, Atlantikoan izandako seigarren urakan handiena izan da. Gutxienez 1833 pertsona hil ziren urakanak edota ondorengo uholdeek eraginda, 1928ko Okeechobee urakanaz geroztik Estatu Batuetako urakan hilgarriena bilakatu zelarik. Eragindako kalteak 108 mila milioi dolarretan balioztatu ziren.
Saffir-Simpson eskalan 5. mailara iritsi zen eta haizeak 280 km/hko abiadura izatera iritsi ziren. Estatu Batuetako hegoaldean itsasertzeko herriak erabat kaltetu ziren, batik bat, New Orleanseko metropoli-barrutian, milioi bat pertsona baino gehiago bertatik atera behar izan zituzten.
Gertakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Katrina 2005eko abuztuaren 23an eratu zen Bahametan. Florida hegoaldea 1go mailako urakan bezala igaro zuen eta 2.000 milioi dolar baino gehiagoko kalteak eta 6 hildako eragin zituen. Mexikoko Golkoan berriz indarra hartu eta 5. mailako urakana eratu zen. Bigarren aldiz lurra jo zuenean, Louisianako hego-ekialdean, ahuldu egin zen eta 3. mailako urakanean gelditu zen. Hala ere, Katrinak Golkoko itsasertza suntsitu egin zuen, Floridatik Texasera, indarra hartu zuelako. Hildako gehien New Orleansen izan ziren bertako dike-sistemak huts egin zuelako. Dike horietako asko urakana pasatu eta ordu batzuetara kolapsatu egin ziren. Dikeak birrindu eta ebakuatu gabeko biztanleentzako tranpa bihurtu zen, auzune txiroenak jan baitzituen urak. Hondamendiak 1.833 pertsona hil zituen, hiriaren %80 urpean geratu zen eta milioi bat pertsona baino gehiagok etxea utzi behar izan zuen, batez ere arduradunen planifikazio faltagatik.[1]
Agintari eta elite ekonomikoek egoera baliatu zuten shock doktrinaren bitartez sektore pribatuari presio fiskala murriztu, ingurugiro erregulazioak ezabatu eta pribatizazio politika neoliberalen bidez, gentrifikazio prozesu azkar bat abiatzeko.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Hondamena eragin zuen Katrina ekaitza lehertu zen Bahametan» Argia (kontsulta data: 2025-08-23).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wilma urakana (2005)
- 2005eko Atlantikoko zikloi tropikalen zerrenda
- Atlantikoko urakan denboraldien zerrenda
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- National Hurricane Center-ek emandako abisuak
- NASAko Katrina urakanari buruzko fitxategia
- Katrinak utzitako ondorioen argazkiak
| 2005eko Atlantikoko zikloi tropikalak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||