Keroneako gudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Keroneako gudua
Mazedoniako sorrera
Lion of Chaeronea 1914.JPG
Keroneako lehoia
Data K.a. 338ko abuztuaren 2a
Lekua Keronea, Beozia
Koordenatuak 38° 21′ 00″ N, 22° 58′ 00″ E / 38.35°N,22.966667°E / 38.35; 22.966667Koordenatuak: 38° 21′ 00″ N, 22° 58′ 00″ E / 38.35°N,22.966667°E / 38.35; 22.966667
Emaitza Mazedoniatarren garaipena
Gudulariak
Mazedonia Atenas, Tebas eta aliatuak
Buruzagiak
Filipo II.a Mazedoniakoa Kares Atenaskoa
Lisiklo Atenaskoa
Teagenes Beoziakoa
Indarra
30.000 infante
2.000 zaldun
35.000
Galerak
Ezezagunak 2.000 hildako
4.000 preso

Keronea, Beozia eskualdean kokatutako Greziako antzinako hiri bat da. Hiri hau, historian, ospetsu egin zen Atenasen etorkizunerako erabakigarriak izan ziren guduak gertatu izanagatik. Beranduago, K.a. I. mendean, Keronean, Silak zuzendutako erromatar armada eta Pontoko errege zen Mitridates VI.a Eupatorren arteko azken gudua gertatu zen.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Keroneako gudurik ezagunena, Filipo II.a Mazedoniakoak Tebas eta Atenaseko armada bateratuen aurka izan zen, K.a. 338an. Gertaera honen ondoren, greziar hiriak, Mazedoniarekin aliatu ziren, estatu zergari bezala, baina euren independentzia mantenduz.

Filipo Mazedoniakoa, greziar lurretatik eginiko espedizio baten buru izan zen, lurralde guzti horien jabe eta subirano bihurtzeko asmoz. Beranduago herri inbaditzaile askorekin gertatuko zen bezala, greziar kultura babestu eta miresten zuen, eta, beraz, greziarrak bere agintepean izatea nahi zuen, ez hauek suntsitzea. Greziako hiri eta herri ezberdinek, urteak zeramatzaten euren artean borrokan, Greziako nagusitasunaren bila. Filipok nahi zuenerako, pare-pareko egoera.

Alexandro Handiaren aitak Grezian lortu zuen lehen garaipena K.a. 346an izan zen, Fozia eskualdea konkistatu zuenean (greziar penintsularen erdian). Une horretatik aurrera, Mazedonia, honen erregea buru zela, Anfiktionian onartua izan zen. Lortu berri zuen bere boterearekin, Filipok, Greziako kontuak domeinatzen zituen, eta Delfoseko orakuluaren kontrola hartu zuen, funtsezko garrantzia zuena arlo militar edo politikoko edozein erabaki hartzerako orduan.

K.a. 338an, Tebas eta Atenas hiriak, elkarren artean borrokan zebiltzan, baina, Filipok eta bere armadak suposatzen zuen arriskuaren aurrean, eta Demostenes hizlari eta politikariaren hitzak jarraituz, amankomunean zuten etsaiaren aurka elkartzea erabaki zuten, gerra hasiz. Hiru armadak, Keroneako zelaietan borrokatu ziren. Mazedoniar armadak, bi estratega bikain zituen jeneral bezala: Filipo bera, eta honen semea, Alexandro Handia, garai hartan 18 urte baino ez zituena eta 1800 zaldizko zuzentzen zituena. Hasieran, garaipena greziarren aldekoa izango zela zirudien, baina agintari mazedoniarrak profesional onak ziren, eta Filipok, etsaia modu erabakiorrean engainatzen jakin zuen, aurretik ustekabean hartua izan zena, eta albo bat agerian zuena. Gudua irabazi zuen eta, ondoren, jakinduria politikoz jokatu zuen, garaituak lotsagarri utzi gabe, batez ere atenastarrak, presoei askatasuna emanez.

Guduaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mazedoniar armadaren erdialdea eta eskuineko alboa, falangeak eta aliatuek (euren aldeko greziarrak) osatzen zuten, Filipo eta Parmenioren agindupean. Ezkerrekoa, Alexandrok eta honen hetairoi zalditeriak zuzentzen zuen. Greziar armadan, atenastarrak ezkerreko hegalean jarri ziren, eta tebastarrak eskuinekoan, honen muturrean, Tebaseko Batailoi Sakratua zegoelarik. Hauen aurrean, Alexandroren hetairoi zalditeria zegoen. Filipok, bere jendea mugitu zuen, atenastarrei aurre eginez, eta, ondoren, erretiratzeko keinua egin zuen. Une egokian, gelditu, biratu eta atenastar jazartzaileei aurre egin zien hauek ustekabean hartuz. Filipok hau egiten zuen bitartean, bere semea, parean zuen batailoi sakratuaren aurka joan zen, garaitu eta greziar armadaren eskuineko hegala suntsituz. Atenastarrek, ihes egin zuten, eta, tebastarrak, erabat garaituak izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]