Keta (Ghana)
Keta Keta | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Ghana |
Region of Ghana | Volta Region |
District of Ghana | Keta Municipal District |
Izen ofiziala | Keta |
Jatorrizko izena | Keta |
Geografia | |
Koordenatuak | 5°55′N 0°59′E / 5.92°N 0.98°E |
Demografia | |
Biztanleria | 22.739 (2012) |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Hiri senidetuak | Bojador |
- Artikulu hau Ghanako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Keta (argipena)».
Keta Ghanako Volta eskualdeko herria da. Volta ibaitik ekialdera, Beningo mugatik gertu dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Keta Anlo Ewe etniako jendeak populatu zuen XVII. mendean, Ewe herriaren azpitalde batek.[1]
Garai kolonialean, Danimarkaren Afrikako jabetzetako bat izan zen. 1784an, Fort Prinzenstein gotorlekua eraiki zuten bertan, esklaboen salerosketarako, 1804. urtera arte izan zuen funtzioa. 1850. urtean Ketako gotorleku hau eta herria bera britainiarrei saldu zioten daniarrek[2].
Ghana independentean Udal Barruti bateko hiriburua da Keta, eta herriak izendatzen du halaber Parlamentuko barruti bat, herrialdearen ekialdea hartzen duen eskualdea, oro har Ewe mintzairako eskualdea, Beninekin mugan.
Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriaren izen bereko Keta aintzira gazia dago herritik gertu. Ghanako aintzira handiena da 300 km2-ko ur azalerarekin. 1.200 km2-ko hezegune babestu baten parte da . Hegazti migratzaile ugari gelditzeko lekua da eta itsas dortoken haztegia ere badu[3].
Herriaren zati batzuk itsasoaren higadurak suntsitu zituen 1960 eta 1980 urteen artean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The Keta Fort (Fort Prinzenstein)» Modern Ghana (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).
- ↑ «Keta Lagoon Complex Ramsar Site» www.fcghana.org (Noiz kontsultatua: 2020-09-24).