Eweera
Eweera | |
---|---|
Eʋegbe — Eʋe | |
Horia: eweeraren hedapena. | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 3.000.000 |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Niger-Kongo hizkuntzak Atlantic–Congo (en) Volta–Kongo hizkuntzak kwa hizkuntzak Gbe (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta SOV hizkuntza |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ee |
ISO 639-2 | ewe |
ISO 639-3 | ewe |
Ethnologue | ewe |
Glottolog | ewee1241 |
Wikipedia | ee |
ASCL | 9217 |
IETF | ee |
Eweera[1] (Èʋe edo Èʋegbe èβeɡ͡be ahoskatua)[2] Afrikako hizkuntza bat da, gbe familiakoa, horren barruan hiztun gehien dituena. Hiru milioi pertsona inguruk Ghana, Togo eta Beninen erabiltzen dute,[3] ewe etniako partaideak bereziki. Eskoletan irakaskuntza bide gisa erabiltzen hasi zen 1954ko independentzia ostean.
Hizkuntza horrek literatura aberatsa batzen du, Ferdinand Kwasi Fiawoo, Sam Obianim, S.K. Anika eta abar bezalako autoreekin.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendean, lurraldea britainiarren kolonia zelarik, bertako talde etnikoak, asanteak, guanak, guak eta eweak, elkartu egin ziren kontra egiteko. Ghana estatua sortu zuten 1957an, horrela, Afrikako lehen estatu independentea bihurtu zen, Nkrumahren lanari esker.[4] Deskolonizazioa eman ostean, asanteak eta eweak nagusitasun politikoa lortzeko gehien lehiatu ziren.
1979an, Rawlings estatuburu izendatua zuten: ewe etniakoa zenez, haren taldekoak erantzukizun politikoko postu gehienen arduradunak izan ziren.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntza darabiltten hiztunak ewé etniakoak dira. Ghana, Benin eta Togon bizi dira, bereziki Ghanan.
Gramatika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzak bost tonu nagusi ditu: altua, ertaina, baxua, goranzkoa eta beheranzkoa.
Ez dago genero gramatikalik. Hirugarren pertsonako plural pronominala,wó da, plurala adierazteko erabilia: adibidez, ame ("pertsona"), pluralean amewó ("pertsonak").
Izenordain subjektu edo objektuak hauek dira:
Singularra | Plurala |
---|---|
nye | míawo |
wò | miawó |
éyà, yé | wóawo |
Izenordain erakusleak dira: si(a) ("hau") singularrean, siawó pluralean eta á, lá ("bera", "hau"), adibidez atí lá ("zuhaitz hau").
Izenordain galdetzailea kâ/ka ("Zein?") da, eta pluralean kawó.
Esaldien ordenean, SVO hurrenkera darabil, hots, subjektua, aditza eta objektua.[5]
Dialektoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dialekto nagusiak anglo, ayuna, hudu eta kotafoa dira. [6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Estilo Liburua. (Noiz kontsultatua: 2019-3-2).
- ↑ [1], 243. orr.
- ↑ a b «Promotora Española de Lingüística» www.proel.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-18).
- ↑ «ewe» www.ikuska.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
- ↑ «Promotora Española de Lingüística» www.proel.org (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).
- ↑ «EWE Iniciación al Idioma» www.ikuska.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-19).