Ketura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ketura
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Abraham
Seme-alabak

Ketura (hebreeraz: קְטוּרָה‎Qəṭūrā) Biblian ageri den pertsonaia da, Hasiera liburuko pertsonaietako bat, Abraham patriarkaren emazteetako bat[1] edo ohaidea[2]. Hasiera liburuaren arabera, Abraham Keturarekin ezkondu zen Sara hil ondoren[1]. Sei seme izan zituzten: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Jixbak eta Xuah[2].

Tradizio juduaren arabera, Noeren Jafet semearen ondorengoa zen[3].

Richard Elliott Friedman hebrear Bibliaren iruzkintzaile modernoak Keturari «Torako pertsona esanguratsurik baztertuena» izendatu zion[4].

Rashi errabinoaren ustez, Ketura eta Agar pertsona bera zen, nahiz eta ideia hori Bibliako testuan aurkitu ezin den[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Has 25:1
  2. a b 1 Kro 1:32
  3. (Ingelesez) «Keturah» Encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  4. a b (Ingelesez) Friedman, Richard Elliott. (2001). Commentary on the Torah. New York: HarperCollins, 85 or. ISBN 0-06-062561-9..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.