Jafet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sem, Kam eta Jafet, James Tissot-en 19. mendeko margolana

Jafet (hebreeraz יפת, Yapheth, grezieraz Ἰάφεθ, turkieraz Yafes, Iapheth, Latinez Iafeth edo Iapetus, Arabieraz يافث) Noeren hirugarren semea izan zen, Sem eta Kamen anaia. Genesi liburuaren arabera, zintzo jokatu zen aitarekin, eta bedeinkapena jaso zuen harengandik. Seme-alaba ugari izan zituen eta lurralde askotara zabaldu zen haren arraza.

Herri eta hizkuntza jafetikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliako Hasiera edo Genesian agertzen den zerrenda etnikoari jarraiki, Europako herrien eta arrazen aita da Jafet.

19. mendean, zenbait hizkuntzalarik, hizkuntza indoeuropearrak izendatzeko erabili izan zuten 'hizkuntza jafetikoak' terminoa, hizkuntza semitikoen erabilpenarekin analogiaz, baina izenak ez zuen arrakasta handirik izan.

20. mendean, aldiz, Nikolai Marr hizkuntzalari georgiarrak beste hizkuntza multzokatze bat izendatzeko erabili zuen 'hizkuntzak jafetikoak': Kaukasoko hizkuntzak, hizkuntza semito-kamitikoak (geroago Afro-asiar hizkuntzak izendatuak) eta euskara barne hartuko lituzke talde hipotetiko honek. Teoria honek ez zuen aldekotasun handirik jaso bere garaian, eta ez da ontzat ematen hizkuntzalaritza serioan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]