Khitan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khitan ehiztariak bere arranoekin, Hugui (胡瓌), IX. edo X . mendea.

Khitan (khitaneraz: ; txinera tradizionalez: 契丹; pinyinez: Qìdān) talde etniko proto-mongola izan zen, Mantxuriaren zati handi bat menderatu zuena. Gaur egun evenk deitzen diren tungus talde etnikoetako bat da.

907an, Txinako iparraldean Liao dinastia ezarri zuten 1125era arte, jurchendarrek eraitsi eta Jin dinastia ezarri zutenera arte, agintean izan zena. Liao dinastia 1125ean erori ondoren, khitan askok mendebaldera emigratu zuten eta Kara Khitai inperioa ezarri zuten (azkenean Genghis Khanek 1218an suntsitu zuena).

Zortzi tribuko konfederazio batean antolatuta zeuden, tribuetako batean aldi jakin baterako hautatutako khanek zuzenduta.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri nomada izanda, khitanak abeltzaintzan, arrantzan eta ehizan aritzen ziren. Hegoaldeko herri eta herrixka txinatarrak eta inguruko tribuak arpilatzea ere esklaboen, artisautza eta jakien iturri baliagarria zen, batez ere gosete garaian.

Aldameneko Txinaren eraginpean, eta administrazio sedentario baten premiaren ondoren, khitanek nekazaritza, laborantza eta hirigintzari ekin zioten.

Txina eta Balhaeko nekazariek ez bezala, garia eta artatxikia hazten zituzten. Liao dinastiako klase gobernariak ehiza-kanpainak egin zituen uda amaieran, bere arbasoen tradizioa jarraituz. Liao dinastia erori ondoren, khitanak bizimodu nomadago batera itzuli ziren.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]