Tungus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tungus gizona Siberian (1914)

Tungus tungus hizkuntzak hitz egiten dituen herri-multzoa da. Siberiako ekialdean eta Mantxurian bizi dira. Tungus talde desberdin asko daude, bakoitza bere izena eta ezaugarriak dituena: evenk, even, mantxu, negidal, nanai, lamut, orotx, oroqen, udegei, ulk, xibe ...

Tungus biztanle-multzo handi bat Mongolian eta Txinan bizi da egun; evenk deitzen dira. Tungusen hizkuntza tunguskera da, altai-multzoko hizkuntza-taldea, iparraldean evenkera eta lamutera, eta hegoaldean mantxuera eta nanai hizkuntza biltzen dituena. Odol bereko klan exogamikoetan antolatua dute gizartea. Hasieran elur-oreinak hazten zituzten, gero ehizan eta larru salerosketan aritzen ziren. Xamanismoa dute erlijioaren oinarria, baina XVII. mendean Errusiar Inperioak kristautu egin zituen. Sobietarrek eragindako kolektibizazioak errotik aldatu zuen herri hauen bizimodua. Ahozko literatura aberatsa dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tungus