Kosroes II.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Khosro II.a» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Kosroes II.a
KhosrauIIGoldCoinCroppedHistoryofIran.jpg
errege

Bizitza
Jaiotza Ktesifon570 aldean
Talde etnikoa persiar herria
Heriotza Ktesifon628ko otsailaren 28a
Heriotza modua : burugabetzea
Familia
Aita Hormizd IV.a
Ezkontidea(k) Xirin
Maria (Maurizioren alaba)
Seme-alabak
Leinua Sasandar dinastia
Jarduerak
Jarduerak erregea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Bizantziar-sasandar gerra (602-628)
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Zoroastrismoa

Kosroes II.a[1] (570 aldean - Ktesifon, 628ko otsailaren 28a), batzuetan Khosrau II.a edo Khosro II.a deitua, Sasandar Inperioko xahanxah izan zen 590-628 bitartean.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maurizio Bizantzioko enperadorearen laguntzari esker lortu zuen erregetza. Laguntza horren truke zenbait lurralde Bizantzioren esku utzi behar izan zituen. Maurizio hil zutenean, eta haren lekua Fokas enperadoreak hartu zuenean, Kosroes II.ak Bizantziar Inperioa inbaditu zuen (Siria, Anatolia), Kaltzedoniaraino iritsi zen, eta Jerusalem eta Egipto konkistatu zituen. Baina, 622tik aurrera, atzera egin behar izan zuen, Heraklioren konkistek eraginik. Niniveko guduaren ondoren (628), iraultza bat izan zen gortean; Kosroes II.a epaitu eta hiltzera kondenatu zuten. Bere seme Kavadh II.ak bakea sinatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kosroes II.a Aldatu lotura Wikidatan