Sasandar Inperioa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sasandar Inperioa
Eranshahr.svg
Erānshahr''

224 – 651
Monarkia absolutu
Derafsh Kaviani.png Senmurv.svg
Sassanid empire map.png
Hiriburua Ktesifon
Hizkuntza(k) Pehleviera
Erlijioa Zoroastrismoa (estatu erlijioa), Nestorianismoa, Judaismoa
Aurrekoak
Flag of None.svg Indiar-eszitak
Flag of None.svg Kusan
Flag of None.svg Partia
Ondorengoa
Rasidar kalifaldia Flag of Afghanistan (1880–1901).svg

Sasandar Inperioa[1] (pertsiera ertainez Eranshahr.svg, Erānšahr edo Iranšæhr, euskaraz "Iraniarren domeinuak") bigarren pertsiar inperioak laugarren iraniar dinastian zehar (226-651) jaso zuen izena da. Sasandar dinastia Ardashir I.ak abiarazi zuen arsazidar dinastiako azken enperadorea izan zen Artaban IV.a tronutik kendu ondoren, eta azken Shahanshah edo sasandar enperadorea izan zen Yedzegerd III.ak (632-651) lehen islamiar kaliferriaren aurkako 14 urteko gerra luze bat galdu zuenean amaitu zen. Sasandar Inperioaren lurraldeak egungo Iran, Irak, Armenia eta Afganistan osorik, Turkia eta Siriaren ekialdeko zatiak eta Pakistan, Kaukaso, Erdialdeko Asia eta Arabiaren zatiak hartzen zituen. Gainera, Kosroes II.aren erregealdian (590-628), inperiora egungo Israel, Egipto, Jordania, Libano eta Palestinaren lurraldeak gehitu ziren, protektoratu bat ere eginez gaur egun Oman eta Yemeni dagozkien lurraldeetan.

Sasandar garaia, antzinaro klasikoaren azken zatia hartzen duena eta are mende batzuez ere bizirauten diona, Irango historian eragin handiena izan duen garai garrantzitsuenetako bat bezala hartzen da. Alor askotan, sasandar garaiak pertsiar kulturaren lorpenik handienak lortu zituen, eta azken irandar inperioa izan zen Pertsiaren musulman konkistaren eta lurralde osoan islama erlijio bezala onartu aurretik. Pertsiak eragin garrantzitsua izan zuen erromatar zibilizazioan. Eragin kultural hau bi inperioen arteko mugetatik askoz haratuago hedatu zen, Mendebaldeko Europa, Afrika, Txina eta Indiaraino ere iritsiz, eta funtsezko papera bete zuen Erdi Aroko asiar eta europar artearen eraketan. Eragin hau, oraindik oso hasieran zegoen islamiar mundura ere iritsi zen. Sasandar dinastiaren kultura aristokratiko eta esklusiboak Iranen islamiar konkista pertsiar "pizkunde" bihurtu zuen. Geroago "islamdar kultura" izenarekin ezagutuko zenaren asko (arkitektura, idazkera eta beste trebezia batzuk) sasandar pertsiarrengandik hartu zituen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sasandar dinastia Ardashir I.ak (226-241) ezarri zuen, Fars pertsiar probintziako Istakhr hiriko Anahita jainkosaren apaiz leinu batetik zetorrena, nortzuk, III. mendearen hasieran probintzia gobernatzera iritsi ziren. Ardashirren aita, Papag izenekoa ("Papak" edo "Babak" bezala ere ezaguna), hasiera batean behintzat, Kheir izeneko herri txiki baten gobernaria zen, baina 205ean Bazrangitarren azken erregea izan zen Gocihr tronutik kendu zuen (arsazidarren bezero bezala aritzen zen tokiko gobernaria), bere burua gobernari berri bezala izendatuz. Bere ama, Rodhagh izenekoa, Periseko gobernari probintzialaren alaba zen. Sasandar dinastiaren sortzaile eponimoa Ardashirren aitaren aldeko aitona izan zen, Sasan izenekoa, Anahitaren tenpluko apaiz gorena zena.

Ardashir I.aren txanpona.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Hiztegi Batua
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sasandar Inperioa Aldatu lotura Wikidatan