Kilmarnock

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kilmarnock
Cill Mheàrnaig
Killie
 Eskozia
Dean Castle.JPG
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaEkialdeko Ayrshire
Geografia
Koordenatuak55°36′42″N 4°29′40″W / 55.6117°N 4.4944°W / 55.6117; -4.494455°36′42″N 4°29′40″W / 55.6117°N 4.4944°W / 55.6117; -4.4944
Demografia
Biztanleria46.350 (2011)
46.770 (2016)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01563
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakKulmbach (en) Itzuli, Santa Coloma de Gramenet, Alès, Herstal eta Joué-lès-Tours
east-ayrshire.gov.uk

Kilmarnock, Eskoziako gaeleraz: Cill Mheàrnaig eta eskozieraz: Killie, Eskozia hego-mendebaldeko udalerria da, Ekialdeko Ayrshire eskualdeko hiriburua eta Ayrshire guztiko bigarren herririk handiena da. 2011ko erroldaren arabera 46.159 biztanle ditu[1], honek Eskoziako 15. herria bihurtzen du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaelerazko Cill Mheàrnaig izenak "Meàrnag-en eliza" esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Glasgow eta Ayr artean kokatuta dago[2]. Ekialdetik Irvine ibaiak eta erdigunetik Kilmarnock errekak zeharkatzen dute herria[3].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondairak dio San Marnoch-ek (Meàrnag) eliza eraiki zuela bertan VII mendean. Haren inguruan sortuz joango zen herria, baina gaur egungo eraikinik zaharrenak XVII mendekoak dira, izan ere 1668an sute ikaragarri batek herri guztia suntsitu baitzuen.

Aurrez, 400 urtetan zehar Kilmarnock eremuaren jabetza izan zuen Boyd familiak Dean gaztelua eraiki zuen 1350 urtean.

1800 urtetik aurrera industrializazioaren eraginez herria nabarmen handitu zen eta herri berria planifikatu behar izan zen. Ordukoak dira King Street, Portland Street, Saint Marnock Street eta beranduago John Finnie Street, azken hau Eskozian victoriar estiloan planifikaturiko ederrenetakoa.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ehungintzan oinarritu zen Kilmarnockeko ekonomia eta bertan egindako alfonbrek mundu mailako sona hartu zuten. Ikatz meategiak eta harrobiak ere baziren herriaren inguruko mendietan. Hau dela eta munduko aurreneko trenbideetako bat bertan ezarri zen.

Azkenik Johnnie Walker eskoziar whisky markaren jatorria Kilmarnocken dago.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brinkhoff , T. (2007) City Population: Great Britain and Northern Ireland: Scotland
  2. Mid-2006 Population Estimates for Localities in Scotland. .
  3. Smellie, Thomas (1898) "Sketches of Old Kilmarnock", II. Atala, Kilmarnock: Dunlop & Drennan

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]