Alexander Fleming

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Fleming
Synthetic Production of Penicillin TR1468 crop.jpg
Rector of the University of Edinburgh (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaLochfield (en) Itzuli1881eko abuztuaren 6a
Herrialdea Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLondres1955eko martxoaren 11 (73 urte)
Hobiratze lekuaSan Paulo katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaHugh Fleming
AmaGrace Morton
Ezkontidea(k)Sarah Marion McElroy (en) Itzuli  (1915 -  1949)
Amalia Fleming (en) Itzuli  (1953, 1953 -  1955eko martxoaren 11)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLondresko Imperial College
University of Westminster (en) Itzuli
Kilmarnock Academy (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakbakteriologoa, farmakologoa, medikua, zirujaua eta asmatzailea
Enplegatzailea(k)Londresko Imperial College
Londresko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaRoyal Society
Zientzien Pontifize-Akademia
Royal College of Physicians (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Herbehereetako Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritish Army during the American War of Independence (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Find a Grave: 6161 Edit the value on Wikidata
Alexander Fleming signature.svg

Alexander Fleming (East Ayrshire, Eskozia, 1881eko abuztuaren 6a - London, 1955eko martxoaren 11) britainiar zientzalaria izan zen.[1] Penizilinaren eta Lizosimaren aurkitzailea izateagatik egin zen ezagun 1928an.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexander Fleming XIX. eta XX. mendeetako eskoziar zientzialaria izan zen (1881eko abuztuaren 6an jaio zen eta 1955eko martxoaren 11ean hil zen), batez ere penizilina eta lisozima propietate antibakteriaren aurkikuntzagatik. Darvel (Ayrshire) familia landa batean jaio zen, Eskoziako hego-mendebaldean dagoen herri txiki batean. 13 urterekin Londresera joan zen bere anaia Johnekin batera eta anaiordea bat, garai hartan medikuntza ikertzen ari zen bitartean. Londresko St.Mary's Schoolen egin zituen modu bikainean Medikuntza ikasketak. St.Mary ospitalean txertoen ekoizpen eta hobekuntzarako aritu zen lanean lehen mundu gerra hasi arte.[3]

Londresen, bere senideek eraginda eta beka bati esker, Flemingek Paddingtongo San Mameseko Ospitaleko Medikuntza ikasten hasi zen. Lehen Mundu Gerran mediku ibili zen, Frantzian. Bertan harrituta geratu zen infektatutako zauriek eragiten zituzten heriotza guztiekin. Hor hasi zen infekzioak ikertzen, soldaduen zauriak zirela-eta. Gerra amaitu ondoren St.Mary ospitalera itzuli zen infektatutako zauriek sortzen zuten agonia ekiditeko antiseptiko baten bila. 25 urterekin, bere ibilbidean amaitu baino lehen, Almroth Wrighteko immunologoen laborategian lanean hasi zen bakterioaren munduan. Une horretatik aurrera, bere bizitza osoan bakterioen infekzioen azterketari eskaini zion.

Aurkikuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flemingek burutu zituen bi aurkikuntzak 20. hamarkadakoak dira, eta ezustekoak izan baziren ere, mediku eskoziar honen behatzeko gaitasuna eta aparteko sena azpimarratzekoak direla esan daiteke.

Lehen aurkikuntza, lisozimarena, bere sudurreko muki bat doministiku baten ondoren Petri plaka batetara erortzean gertatu zen.[4] Plaka horretan bakterioen hazkuntza bat zegoen, baina egun batzuk geroago bere sudurreko fluxua erori zen tokian bakterioen deuseztatzea eman zela konturatu zen.

Bigarren aurkikuntza 1928ko irailean izan zen. Garai hartan bakterio batzuekin (staphylococcus aureus) laborategian esperimentuak egiten ari zen. [5]Bere laborategiaren azpian penicillium notatumekin lan egiten zuen beste laborategi bat zegoen. Fleming oporretara joan zen bakterio kultiboak zituzten petri plakak jasotzea ahaztuta eta itzuli zenean onddo baten hazkuntza eman zela ikusi zuen bere plaketan. Onddo horren inguruan bakterioen hazkuntza inhibituta zegoen gainera. penicillium notatum mikrobioen aurkako efektua duen substantzia bat ekoizten duen onddo bat da, hain zuzen ere, penizilina.

Flemingek 1929an British Journal of Experimental Pathology aldizkarian argitaratu zuen, penicillium notatum izeneko onddoarekin egindako azterketen ondoren, Penizilinaren aurkikuntza, Medikuntzaren historian mugarria izan dena.

Antibiotiko honek interes handia piztu zuen Bigarren Mundu gerran. Ernst Chain eta Howard Walter Florey kimikari estatu batuarrek penizilinaren purifikaziorako metodo bat garatu zuten bere sintesi eta banaketa komertziala ahalbideratu zituena.

1945ean Medikuntzako Nobel saria lortu zuen, Ernst Boris Chain eta Howard Walter Florey-rekin batera.

Alexander Fleming 1955ean hil zen bihotzeko baten ondorioz eta Londresko San Paulo Katedraleko kriptan ehortzi zuten heroi nazional gisa.

Bere penizilinaren aurkikuntzak medikuntza modernoarentzat aldaketa handia suposatu zuen eta harekin batera "antibiotikoen aroa" izenekoa hasi zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Biografia de Alexander Fleming» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  2. B Hugh, Thomas. Howard Florey, Alexander Fleming and the fairy tale of penicillin. The Medical Journal of Australia, 53 or. ISBN 12436980..
  3. «Alexander Fleming. Biografía» www.biografiasyvidas.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  4. «LISOZIMA EN VADEMECUM» www.iqb.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).
  5. «La historia de los antibióticos» HealthyChildren.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]