Edukira joan

Kiltxano

Kiltxano
 Euskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaBurgu
Geografia
Koordenatuak42°52′09″N 2°31′13″W / 42.8692°N 2.5204°W / 42.8692; -2.5204
Demografia
Biztanleria0 ()

Kiltxano Arabako herri hustu bat da. Argomaiz eta Etxabarri Urtupiña herrien artean kokatuta, gaur egun Burgu udalerriaren zati da.[1]

Herri honetatik zutik dirauen eraikin bakarra Done Petriren omenezko baseliza da, XIII. mendean estilo protogotikoan eraikia.[2][3]

Herriari buruz ezagutzen den lehen aipamena 1257. urtekoa da. Jerónimo Aznar Calahorrako eta La Calzadako gotzainak Guilçiano izeneko herria aipatzen du Egilatzeko artzapez-barrutian.[4]

GeoEuskadiko kartografoek Argomaiz eta Etxabarri Urtupiña artean kokatzen dute.[5]

Done Petri/San Pedro baseliza Argomaiz eta Etxabarri Urtupiña lotzen duen errepidearen ondo-ondoan dago, bi herrien arteko erdibidean.[6]

Done Petri Kiltxanoko ermita

Ikus: Kiltxanoko Done Petri ermitako irudiak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, G.. (1989). Toponimia alavesa seguido de Mortuorios y despoblados y Pueblos alaveses. in: Onomasticon Vasconiae. Euskaltzaindia, 571 or. ISBN 9788485479481. (kontsulta data: 2020-05-29).
  2. 1 2 Barrundiako Udala. (2015-11-01). Kiltxanoko San Pedro baseliza. (kontsulta data: 2020-05-29).
  3. 1 2 «Kultura ondarea: Kiltxanoko San Pedro baseliza» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-05-29).
  4. Lekuona Etxabeguren, M.. Idaz-lan guztiak: 7. Kondaira (E). , 26 or. (kontsulta data: 2020-05-29).
  5. «Ikus geoEuskadi bisorearekin» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-29).
  6. «Ikus geoEuskadi bisorearekin» www.geo.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]