Burgu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Burgu
 Araba, Euskal Herria
Burguko erdigunea (araba).jpg
Burguko erdigunea

Burguko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Araba
Eskualdea Aguraingo kuadrilla
Izen ofiziala Escudo de Elburgo.svg Elburgo/Burgelu
Alkatea Nati López De Munain Alzola EAJlogo.jpg
Posta kodea 01192
INE kodea 01021
Herritarra burguar
Kokapena
Koordenatuak 42° 50′ 58″ N, 2° 32′ 44″ W / 42.8494909°N,2.545677°W / 42.8494909; -2.545677Koordenatuak: 42° 50′ 58″ N, 2° 32′ 44″ W / 42.8494909°N,2.545677°W / 42.8494909; -2.545677
Burgu hemen kokatua: Araba
Burgu
Burgu
Burgu (Araba)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 32,09 km2
Garaiera 615-878 metro
Distantzia 12 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria 637 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 5)
% 52,3 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 47,7
Dentsitatea 19,85 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 41,84
Zahartze tasa[1] % 23,06
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 48,28
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 84,27 (2011)
Genero desoreka[1] % -2,74 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 4,98 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 28,84 (2010)
Euskararen erabilera % 5,3 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1337. urtea
Webgunea http://ayuntamiento.elburgo-burgelu.com

Burgu[2] (ofizialki Elburgo / Burgelu) Arabako erdialdeko udalerri bat da, Aguraingo kuadrillakoa. Izen bereko herria da udalerriko herriburua, haren mendebaldean dela, Dulantzi ibaiaren eskuin ertzean. Gasteiztik 12 bat kilometro ekialdera dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dulantzi ibaiak zeharkatzen du udalerria.

Burgu herriaren ikuspegia.
Azuako eliza, Uribarri Ganboako urtegiaren uretan islaturik.
Añuaren ikuspegia.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burguko ikuspegi panoramikoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burguren sorreraren agiria galduta dago. Hala ere, geroko agiriek hiribilduaren foru-agiria 1337koa zela argitzen dute, alboko Dulantzi sortu zen urte berekoa.[3]

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zazpi herrik osatzen dute udalerria:

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tradizionalki nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Burguk biztanle asko galdu zituen XX. mendearen bigarren erdialdean. 1990eko hamarkadatik aurrera, berriz, garraiobideen hobekuntzak eta Gasteizen hazkundearen eraginak bultzatuta, biztanle berriak erakarri zituen Burgura.

Burguko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Burguko alkatea EAJko María Natividad López de Munain Alzola da.

Burguko udalbatza

Alderdia

Burguko udalbatza

Zinegotziak Boto kopurua
EAJ
5 / 7
199 (% 64,61)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 7
76 (% 24,68)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 7
16 (% 5,19)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burguko bolatokia, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko Eliza Nagusiaren absidetik hurbil dagoen eraikina da. Oina errektangulu formakoa da eta, hormak, harlangabez eginak. Sabaia, egurrezkoa. Aurreko aldea, hegoaldean, zabalik du eta, bertan, egurrezko hiru zutabe. Zutabeen oinetan, harri bana eta zapata bana. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta teilatu gaineko hegia sarrerarekiko paraleloki jarria dago, zutabe lodi batzuez eutsita[4].
  • Burguko 19. etxea, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko ipar-ekialdean dago, errepidetik gertu. Oin errektangularra du eta bi solairu, behekoa eta lehena. Fatxada nagusian, beheko solairua portikoduna da: harrizko zutabeak, fuste ildokatu eta zutabeburu dorikodunak. Goiko aldea, adreiluz eta egurrez itxita dago. Teilatuak bi aldetara jotzen du eta, teilatugaina, fatxada nagusiarekin paraleloan jarria da. Teilatuko hegalen azpiak zuburuz teilatuta daude.[5]
  • Burguko Pikuta, Kultura Ondasun sailkatua. Herriko plazan dagoen monumentua da, zutabea, lau harmailaren gainean eta prisma formako oinarria duena. Egurrezko oinarri soila, fuste laua eta zutabeburu dorikoa du. Gaineko aldean puntan bukatutako osagai konikoa du. Gaur egun, haize-orratza eta burdinazko gurutzea ditu gainean[6].
  • Argomaizko paradore edo ostatua. Pizkundeko eraikin handi batean dago, Larreatarren jauretxean, hain zuzen. 1978tik dabil ostatu moduan.
  • Natibitatearen eliza, XIII. mendeko abside aurregotiko bat duena.[7]

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Burundesa autobus konpainiaren Sakanako herriak elkartzen dituen Gasteiz-Iruñea lineak geltokia Burguko Argomaiz herrian. Guztira hiru zerbitzu izaten dira norabide bakoitzean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  3. (Gaztelaniaz) «Introducción histórica sobre la concesión de privilegios de villazgo», Burguko Udalaren webgunea.
  4. Burguko bolatokiaren izendapena EHAAn
  5. Burguko 19. etxearen izendapena EHAAn
  6. Burguko Pikutaren izendapena EHAAn
  7.   Portilla, Micaela Josefa (1967-2001), Catálogo Monumental Diócesis de Vitoria, I - IX, Publicaciones del Obispado de Vitoria y de la Obra Cultural de la Caja de Ahorros Municipal de Vitoria .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Burgu Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa