Etxabarri UrtupiñaBarrundia udalerriko herrietako bat da. XIX. mendean galdu zen euskara eskualdean. Aipagarriak dira Andre Maria Sortzez Garbiaren parrokia-eliza eta San Gregorioren ermita zaharra.
1025. urtean datatzen den Donemiliagako goldeanEurtupiana toponimoa agertzen da, espero zitekeen lekutik kanpo, Langrares barrutian, baina Harrieta eta Adanna toponimoen artean. Eurtupiana hura gaurko Urtupiña bilakatu dela pentsatzen da. Aldi berean, Essavarri izeneko bi toponimo agertzen dira, Ganboa barrutian. Essavarri bat Etxabarri Ganboarekin identifikatu ohi da, eta bestea, Etxabarri Urtupiñarekin, baina azken hau ez da segurutzat jotzen. Becerro Galicanorenedizio digitalekokartografia prestatu zutenek ez zuten identifikazio hori aintzakotzat hartu eta Eurtupianaren kokapena eta bigarren Essavarri izeneko herriaren kokapena markatzerakoan, bata Etxabarri Urtupiña ondoko Urtupiaran parajean kokatu zuten (herri hustu bat?! proposatuz) eta bestea Gebarako gazteluaren ondoan, (beste herri hustu bat?!).