Kinkaku-ji
Kinkaku-ji | |
---|---|
金閣寺 | |
![]() | |
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak Shinbutsu Reijō Junpai no Michi | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Japoniako prefekturak | ![]() |
Izendaturiko hiria | ![]() |
Japoniako auzoa | Kita-ku |
Koordenatuak | 35°02′22″N 135°43′43″E / 35.0395°N 135.7285°E |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Kinkaku-ji arson incident | 1950eko uztailaren 2a |
Erlijioa | Rinzai Zena |
Izena | Guan Yin (en) ![]() |
Arkitektura | |
Materiala(k) | zurra, kinpaku (en) ![]() ![]() |
Estiloa | Shinden-zukuri (en) ![]() Wayō (en) ![]() Zenshūyō (en) ![]() |
Solairuak | 3 |
Azalera | 9,3 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 688-013 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | bilkura) |
Webgune ofiziala | |
|
Kinkaku-ji (japonieraz: 金閣寺 , eus. "Urrezko Pabiloiaren Tenplua") , Japoniako Kyoto herrian dagoen tenplu Zen budista bat da. Bere izen ofiziala Rokuon-ji (japonieraz: 鹿苑寺 , eus. "Oreinaren lorategiaren tenplua") da.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tenplua dagoen lurraldea Kitayama-dai izenaz ezagutzen zen aurretik eta Saionji Kintsune estatugizon boteretsuarena zen. 1397an Ashikaga Yoshimitsu shogunak eremua erosi eta Kinkaku-ji tenplua eraiki zuen. Pabilioiaren helburua shariden izatea zen, hau da, Budaren erlikiak gordetzea. Yoshimitsu hil zenean bere semeak Zen tenplu bihurtu zuen. 1467-1477 arteko Onin Gerran eraikinak erre egin ziren. Gaur egungo pabiloia 1955ekoa da.
Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urrezko tenplua hiru solairutako eraikina da. Goiko bi solairuak urrezko orriaz estalita daude.
- Lehenengo solairua: Dharma uren ganbera ezizena du eta XI mendeko Heian inperioko aristokraziaren egoitzen estiloa dauka.
- Bigarren soplairua: Soinu uhinen dorrea ezizena du eta aristokrata gerlarien estiloan eraikia dago. Budaren aretoa dago bertan eta Kannon jainkosaren santutegia.
- Hirugarren solairua: Azkenaren kupula ezizena du eta zen estiloan egina dago.
- Teilatuan brontzezko fenix hegazti bat dago.
Lorategiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tenpluaren inguruko paisaia aprobetxatuz egindako lorategia da, Muromachi Aroan egiten zen bezala. Kyōko-chi (鏡湖池, ispilu putzua) dauka ondoan eta inguruan Hokuzan mendia.
Onarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aintzinako Kyotoko monumentu historikoak deritzon multzoaren zati da (Kioto, Uji eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zuena.
Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Japonieraz) Webgune ofiziala