Kintai zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Kintai zubia
関門橋
Kintai zubia関門橋
Zeharkatzen du Nishiki ibaia
Non  Japonia
Koordenatuak: 34° 10′ 03″ N, 132° 10′ 42″ E / 34.167603°N,132.178367°E / 34.167603; 132.178367
Luzera osoa 175 m.
Zabalera 5 m.
Irekitze-data 1673

Kintai zubia (関門橋 Kintai-kyō?) Iwakuni hirian dagoen zubi famatua da, Japoniako zubi tradizionalen artean ezagunena.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egurrezko arkuak harrizko zutabeen gainean ezarrita daude eta ertzetako zutabeak egurrezkoak dira. Hiru arku dituen zubia da, bakoitzak 35'1 metroko luzera dauka. Arkuak ibaiertzarekin lotzen dituzten zati biek 34'8 metro daukate.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1608an Kikkawa Hiroie jauntxoak Iwakuniko gaztelua eraiki zuen eta Nishiki ibaia zeharkatzeko egurrezko hainbat zubi eraiki ziren baina uholdeak behin eta berriro suntsitzen zituen. 1673an Kikkawa leinuko hirugarren jaunak, Kikkawa Hiroyoshik, harrizko zutabeak zituen zubia eraiki zuen.

Hurrengo urteko uholdeak zubia suntsitu zuen eta gogorragoa izango zen diseinu berria jarraitu zuten eta zerga berezi bat ezarri zen zubia etengabeko berriztatzeko. Ordutik 20 urtean behin erdiko hiru arkuak berrizten dira eta 40 urtean behin ertzetako zatiak.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren gobernuak zubiaren mantenua deskuidatu zuen eta 1950eko Kijia tifoiak sorturiko uholdeak zubia suntsitu zuen. 1953an zubia berreraiki zuten 1673ko diseinu bera errepikatuz baina oraingoan metalezko iltzeak erabili zituzten.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]