Kipchoge Keino
| Kipchoge Keino | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2014) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Nandi County (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | iraupen-lasterkaria, distantzia erdiko korrikalaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Pisua | 66 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Altuera | 173 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Kidetza | Nazioarteko Olinpiar Batzordea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Kipchoge Hezekieh Kip Keino (Kipsamo, 1940ko urtarrilaren 17a) Kenyar atleta ohia da. Bi urrezko domin lortu zituen 1968an Mexikoko Olinpiar Jokoetan 1500 metroko proban eta 1972an Munichen 3000 metroko oztopoen proban, bi kasuetan garaiko marka olinpikoa hautsi zuen. Urrezko domin horiei esker Olinpiar Jokoen historian 1.500 metroko proba eta oztopoekiko 3.000 metroko proba irabazi dituen bigarren atleta bilakatu zen.
Keniako Batzorde Olinpikoko (KOC) presidentea izan zen 2017ko irailaren 29ra arte. 2000. urtean, Nazioarteko Batzorde Olinpikoko (COI) ohorezko kide bihurtu zen.[1] 2012an, IAAF Hall of Fame-ko kide gisa sartutako 24 atletetako bat izan zen.[2]
Kirol Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1962ko Mankomunitateko Jokoetan hasi zuen bere ibilbidea, Perth-en (Australia), eta hamaikagarren geratu zen hiru miliako proban.
1964ko Udako Olinpiar Jokoetan bosgarren postuan geratu zen 5000 metroko proban eta 1500 metroko probako finalera sailkatzea ez zuen lortu.
1965eko abuztuaren 27an, Keinok 3000 metroko munduko errekorra hobetu zuen 6 segundo inguruan, 7:39.6ko marka eginez, distantzia horretan egin zuen lehen proba izan zen. Urte horretan, 5000 metroko proban munduko errekorra ere hautsi zuen (Ron Clarkeren eskuetan zegoen), 13:24.2 marka eginez. 1966ko Mankomunitateko Jokoetan, Kingstonen (Jamaika), miliako eta hiru miliako lasterketak irabazi zituen. Hurrengo Mankomunitatearen Jokoetan, Keinok irabazi zituen 1500 metroak eta hirugarren izan zen 5000 metrotako lasterketan.
1968ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabazi zuen 1500 metrotan (Jim Ryun munduko errekor eta faborito estatubatuarra 20 metrotan garaituz, historiako garaipen marjinarik handiena)[3] eta zilarrezko domina lortu zuen 5000 metrotan. Lau urte geroago, 1972ko Municheko Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabazi zuen 3000 metro oztopoetan eta zilarrezko domina 1500 metroetan.
Keinok 1964ko Olinpiar Jokoetan zein 1972koetan Keniako bandera eraman zuen irekiera ekitaldian.[4]
1973an erretiratu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-6-20 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) «Mr Kipchoge KEINO» www.olympics.com (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ (Ingelesez) «Hall of Fame | Athletes | iaaf.org | World Athletics» worldathletics.org (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ «CNN.com - Kipchoge Keino - Jun 3, 2004» edition.cnn.com (kontsulta data: 2026-04-28).
- ↑ «Olympedia – Flagbearers for Kenya» www.olympedia.org (kontsulta data: 2026-04-28).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Kenyako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- 1940ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kenyako biografia zirriborroak
- Kenyako atletak
- 1968ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1964ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 1968ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- 1972ko Udako Olinpiar Jokoetako atletak
- Olinpiar Jokoetako urrezko dominadunak atletismoan
- Olinpiar Jokoetako zilarrezko dominadunak atletismoan