Ernst Haeckel

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ernst Haeckel
Ernst Haeckel
Ernst Haeckel 1906an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Ernst Heinrich Philipp August Haeckel
Jaio 1834ko otsailaren 16a
Potsdam, Brandenburgo (Prusia)
Hil 1919ko abuztuaren 9a
(85 urte)
Jena, Turingia (Alemania)

Ernst Heinrich Philipp August Haeckel (1834ko otsailaren 16a, Potsdam, Brandenburgo - 1919ko abuztuaren 9a, Jena, Turingia) alemaniar biologo, mediku, naturalista eta filoso bat izan zen.

Berlin, Wurzburgo eta Vienako unibertsitatean medikuntza ikasketak burutu zituen. Alemanian Charles Darwin britainiarraren lanak ezagutzera eman zituen. Filum eta ekologia hitzak ere berak sortu zituen.

Zoologia irakasle izan zen Jenako unibertsitatean (1862). Darwin ezagutu ondoren (1866), XIX. mendeko darwinzalerik gailenetarikoa izan zen. Organismo sinpleen ikerketak egin zituen batez ere: protozooak, belakiak, zelenteratuak eta gisakoak. Halaber, ontogeniaren eta filogeniaren artean dagoen paralelismoa azpimarratu zuen. Haren esanetan, ontogenia filogeniaren laburpen bat da. Proposamen horri oinarrizko biogenetika legea deitu zion, eta geroztik funtsezko lege bilakatu da biogenetikan (1866). Animalia mota oinarrizkoenen azterketatik abiaturik, berez sortuak baitziren haren ustez, animalia moten bilakaeraren aldiak argitzen saiatu zen. Gizakiaren jatorriari dagokionez ere, aldaketaren tesiak baliatu nahirik, tximino antropoideen eta gizakiaren artean zegokeen tarteko forma bat aurkitu zuen eta Pitecanthropus izena eman zion hari; hipotesi hura azaldu zuen (gerora E. Dubois-en aurkikuntzak baietsi zuena). Bidaia anitz egin zituen, eta itsas animalia mota asko ezagutu eta sailkatu zituen. Liburu ugari idatzi zituen, besteak beste: Izadiko legeen arabera eraturiko izakien sorreraren historia (1868), Antropogenia (1874), Biziaren mirariak (1904).

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernst Haeckel Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]