Kiwi (animalia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Kiwi (animalia)
TeTuatahianui.jpg
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Aves
Ordena Apterygiformes
Familia Apterygidae
Generoa Apteryx
Shaw, 1813[1]
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Mugimendua bipedalism

Kiwiak (Apteryx) Zeelanda Berrian du jatorria. Hegan egiten ez dakien hegazti txikia da eta oilo baten tamaina du, gutxi gorabehera. Izena maorieratik dator, Zeelanda Berriara europarrak joan baino lehen hitz egiten zen hizkuntzatik, alegia.

Biologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiwia animalia lotsati eta gautarra da. Usaimena oso garatua du, lur azpian dauden zizareak jaten dituelako batik bat. Hala ere, orojalea da.

Arrautzak arrak zaintzen ditu lurrazpian, baina arrautza jaio ondoren, kiwia oraindik garatuta egon gabe ere, bere kaxaz baliatu behar da janaria bilatzeko.

Espezieak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kiwi generoak bost espezie ditu eta horietako batek lau azpiespezie ditu:

  • Kiwi orbandun handia edo roroa (Apteryx haastii).
  • Kiwi orbandun txikia (Apteryx owenii)
  • Rowia (Apteryx rowi)
  • Tokoeka (Apteryx australis), lau azpiespezie dituena:
    • Stewart Uharteko tokoeka (Apteryx australis lawryi).
    • Iparraldeko Fiordlandeko tokoeka ( Apteryx australis ?)
    • Hegoaldeko Fiordlandeko tokoeka (Apteryx australis ?)
    • Haasteko tokoeka (Apteryx australis ?).
  • Iparraldeko Uharteetako kiwi marroia (Apteryx mantelli)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman SN izeneko erreferentziarako
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Apterygidae
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiwi (animalia) Aldatu lotura Wikidatan