Kloazina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kloazina (Estolda edo purifikatzailea antzinako latinez), erromatar mitologian, Cloaca Maxima deritzon Estolda Nagusi sistema presiditzen zuen jainkosa zen. Esaten denez, Cloaca Maxima, Tarkino Priskok hasi eta Tarkino Superbok amaitu zuen.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tito Taziok, Romulorekin batera errege izan zena, estatua bat eraiki zuen jainkosa honen omenez. Bere gurtzak, jatorria, etruriar mitologian zuen. Estoldetako jainkosa izateaz gain, ezkontzan sexu harremanen babeslea ere bazen. Geroago, Venusen aurpegi txiki bezala gurtua izan zen Venus Kloazinaren kapera txikian, Erromatar Foroan, Emilia Basilikaren aurrean eraikia, zuzenean Cloaca Maximaren gainean.

Erromatar txanpon batzuk, Kloazinaren edo honen kaperaren irudiak irarria zituzten.

Kloazina, errimatutako otoitzez ere gurtzen zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]