Kočevje

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kočevje
Kočevje
herria
Rinza1-Kocevje.JPG
COA-Kočevje.gif
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaHego-ekialdeko Eslovenia
AlkateaVladimir Prebilič
Izen ofizialaKočevje
Jatorrizko izenaKočevje
Posta kodea1330
Geografia
Koordenatuak45°38′35″N 14°51′34″E / 45.642961°N 14.859383°E / 45.642961; 14.859383Koordenatuak: 45°38′35″N 14°51′34″E / 45.642961°N 14.859383°E / 45.642961; 14.859383
Azalera555 km²
Altuera464
Demografia
Biztanleria8.151 (2020ko urtarrilaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
alt_left 3.992 (%49)4.159 (%51) alt_right
Dentsitatea29,82 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.kocevje.si www.kocevje.si

Kočevje (kɔˈtʃeːu̯jɛ ahoskatua, alemanez: Gottschee, italieraz: Cocevie), Esloveniako hiria da, Hego-ekialdeko Esloveniako bigarren handiena. 2010eko erroldaren arabera 16.549 biztanle ditu, hauetatik 8.616 herrigunean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kočevje izenak "izeia" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1247an Aquileiako patriarka zen Bertoldo de Meraniak Ortenburgeko kondeei eman zien lurraldea eta hauek 1336an Karintia eta Tiroleko alemaniera hiztuak ekarri zituzten ingurunea populatzeko. Honen ondorioz Bigarren Mundu Gerrararte bavarieraren aldaera bat hitzegin izan zen bertan, Gottscheerish izenekoa.

Kočevjeren lehenengo aipamena 1363koa da. 1377an merkatua egiteko eskubidea jaso zuen. Otomandarren erasoak zirela eta, Frederiko III.a enperadoreak herri gotortu bat eraiki arazi zuen Rinža ibaiaren bihurgunean eta 1471ean herri eskubideak eman zizkion, civitas Gotsche. XVI mendean harresiak eraiki ziren baina bi mende beranduago eraitsi ziren.

1803an inguruko mendietan lignito ustiaketa hasi zen baina ikatza kalitate onekoa ez zenez ez zuen asko iraun jarduera honek. 1870 urtetik aurrera Amerikako Estatu Batuetara emigrazio handia izan zen.

1918an Austria-Hungariako Inperioa desegin zenean Jugoslaviaren barnean gelditu zen, eslaviarrez inguraturiko herri alemaniarra bihurtuz.Bigarren Mundu Gerran naziek inguruko 46.000 eslaviar deportatu egin zituzten eta Alemaniatik kolonoak ekarri zituzten. Jugoslaviako partisanoek gogor egin zuten kolono hauen aurka eta Gerraren ondoren hauetako milaka hil zituzten leizeetara bota eta dinamitaz irteerak eztanda araziz. Honetaz gain Jugoslaviako gobernuak preso politikoen lan behartuen esparru bat ezarri zuen bertan baina 1946 arte iraun zuen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • San Bartolome eliza

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]