Edukira joan

Kofradia Itsas Etxea

Koordenatuak: 43°19′24″N 1°59′16″W / 43.3232303°N 1.9878602°W / 43.3232303; -1.9878602
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kofradia Itsas Etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′24″N 1°59′16″W / 43.3232303°N 1.9878602°W / 43.3232303; -1.9878602
Map
Historia eta erabilera
Berrikuntza 1988
Berrikuntza 2020
Arkitektura
ArkitektoaLuis Tolosa
Azalera925 m²

Kofradia Itsas Etxea Donostiako portuko eraikin bat da. 20. mendean zehar arrainak deskargatzeko lonja bezala balio izan zien arrantzaleei, eta bulego eta espazio komertzialen eraikin besa berregin da 21. mendean. Eraikina Portaaviones (hegazkinontzi) izenarekin izan da ezaguna Donostian 1943an eraiki zenetik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Tolosa arkitektoak diseinatu zuen 1943an porlanezko egitura ireki gisa. Bere sabai zabala nabarmentzen zen, eta sareak konpontzeko erabili zen. Sabai luze horrek eman zion Portaaviones izena eraikinari. 1988an itxi egin ziren egitura hormekin, eta barne espazio zenbait sortu.[1]

Donostiak arrantza-portua izateari utzi ondoren, 21. mendean berriz eraldatu zen, eta jatetxe batez, saltoki komertzialez eta bulegoz osatutako eraikin bat bilakatu zen erreforma baten ondoren, izen berria hartuz: Kofradia - Itsas Etxea (Donostiako Arrantzaleen Kofradiaren egoitza, dena dela, beste eraikin bat zen). Erakunde publikoen laguntzarekin, Gipuzkoako baxurako arrantzako ekoizleen Opegui elkarteak sustatutako proiektua izan zen eraldaketa, Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantza sustatzea eta balioesteko helburuarekin. 2019an amaitu zen berrikuntza obra, eta 2020ko Karmengo Egunean inauguratu zen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Vaumm. «Porataaviones» Vaumm (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).
  2. Irekia. «Irekia - Tapia: 'KOFRADIA-ITSAS ETXEAk aukera ematen digu gure produktuari dagokion garrantzia emateko'» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]