Luis Tolosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Tolosa
Bizitza
Jaiotza Donostia, 1903
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Irun, 1956 (52/53 urte)
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa
Pasai Donibaneko Erreka izeneko etxebizitzen eraikina

Luis Tolosa Amilibia (Donostia, 1903 - Irun, 1956) Donostiako arkitekto autodidakta izan zen; hain zuzen, arkitektura arrazionalista estiloko eraikin askoren egile ezkutua izan zen Gipuzkoan zehar 1936ko gerraren ostean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasaiako portuko delineatzaile gisa lan egin zuen 30 urtez. Prestakuntza autodidakta eskuratu zuen eta arkitekto gisa lan asko burutu zituen. Izan ere, Gipuzkoako gerra ondoko arkitekturan, funtsezko papera izan zuen. Halere, ondare industrialeko eraikin askoren egilea izan arren, ezin izan zituen bere lanak sinatu, arkitekto titulua ez izanagatik.

Garaiko abangoardiako arkitektura arrazionalistaren kanonak jarraitu zituen. Materialari dagokionez, orduan zeharo berrria zen betoi armatua erabili zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Laborde Anaiak eraikineko jantokiak, Andoainen, (1928)
  • Nueva Cerámica, Orion (1940)
  • Central Hidroeléctrica , Mañerun (1941)
  • Industrias Antuñano, Zarautzen (1949)
  • Astilleros Luzuriaga, egun Pasaiako Zamakona ontziola, Pasaian (1946-1949)
  • Ramón Vizcaíno lantegia, Oiartzunen (1947)
  • Conservas Ortiz entrepresaren egoitza nagusia Ondarroan (1950)
  • Pasaiako Portuko Lan Batzordearen eraikina
  • Pasai Donibaneko Erreka izeneko etxebizitzen eraikina

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Azpiri Albistegui, Ana (koor.).- Luis Tolosaren arkitektura = La arquitectura de Luis Tolosa, Donostia : Nerea argitaletxea, 2012.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]