Edukira joan

Koko Taylor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koko Taylor

(2006)
Bizitza
JaiotzaMemphis1928ko irailaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaChicago2009ko ekainaren 3a (80 urte)
Heriotza modua: konplikazio kirurgikoa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta abeslaria
Genero artistikoabluesa
Chicago blues (en) Itzuli
rhythm and bluesa
soula
soul blues (en) Itzuli
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaAlligator Records
Checker
Chess Records

kokotaylor.com
IMDB: nm0852725 Rottentomatoes: celebrity/koko_taylor
MySpace: kokotaylor Spotify: 04qIJRFjTmvW5I1DMyGE1R iTunes: 34085 Musicbrainz: 9ebffe22-c6e0-49bc-a6c2-f79a97bc38b3 Songkick: 453112 Discogs: 282993 Allmusic: mn0000376739 Find a Grave: 37882977 Edit the value on Wikidata

 

Koko Taylor (Memphis, AEB, 1928ko irailaren 28aChicago, 2009ko ekainaren 3a) Ameriketako Estatu Batuetako Blues abeslaria izan zen, "Bluesaren Erregina" izenez ezaguna, ahots zakar eta indartsuagatik eta blues tradizionalean oinarritutako estiloagatik.[1]

Cora Walton zuen izena. Memphisen jaio zen, Tennesseen, apartzero baten alaba zela. 1952an, Memphis utzi eta Chicagora joan zen, Illinoisera, Robert "Pops" Taylor kamioilariarekin. 1950eko hamarkadaren amaieran Chicagoko blues klubetan abesten hasi zen. Willie Dixonek aurkitu zuen 1962an, eta, horren ondorioz, emanaldi hobeak eta lehen grabazio-kontratua izan zituen. 1965ean, Taylorrek Chess Records-ekin sinatu zuen, eta harekin grabatu zuen bere "Wang Dang Doodle" singlea (Dixonek idatzia, eta Howlin´ Wolf taldearen arrakasta izan zena bost urte lehenago), Little Walter harmonizistak eta Hound Dog Taylor gitarristak parte hartu zutelarik. Arrakasta handia lortu zuen, 1966an R & B zerrendetako laugarren postura iritsiz eta milioi bat kopia salduz. Taylorrek Dixonen abesti honen bertsio asko grabatu zituen azken lau hamarkadetan, material gehiago gehituz, originalak zein bertsioak, baina inoiz ez zuen bere hasierako arrakasta lortu zerrendetan.[2]

1960ko hamarkadaren amaieran eta 1970eko hamarkadaren hasieran egin zuen bira nazionalak fanen oinarria zabaldu zuen eta merkatu handiago baterako irisgarria izaten hasi zen, Alligator Records-ekin 1975ean sinatuta. Bederatzi disko grabatu zituen diskoetxe honetarako, horietatik 8 Grammy Sarietarako izendatuak izan ziren, Blues abeslari femeninoen zerrendetan nagusituz eta blues musikaren 24 sari irabaziz (beste inork baino gehiago). 1989an izandako trafiko-istripu larri batetik errekuperatu ondoren, 90eko hamarkadan Blues Brothers 2000 bezalako filmetan agertu zen, eta 1994an Chicagoko Division Streeten blues klub bat ireki zuen, baina 1999an itxi behar izan zuen.[2]

Taylorrek Bonnie Raitt, Shemekia Copeland, Janis Joplin, Shannon Curfman eta Susan Tedeschi musikariengan izan zuen eragina. Hil aurreko urteetan 70 kontzertu baino gehiago eman zituen urtean, eta Chicagoko hegoaldean ezarri zuen bizilekua, Illinoisko Country Club Hillsen.[2]

2008an, Internal Revenue Servicek adierazi zuen Taylorrek 400 000 dolar zor zizkiola zergen, zigorren eta interesen itzulketetan. 1998, 2000 eta 2001eko ekitaldiei eragiten zieten zergekin zituen arazoak; hiru urte horietan, 949 000 $-ko diru-sarrera gordin konbinatuak izan bait zituen.[3]

Taylor 2009ko ekainaren 3an hil zen, 2009ko maiatzaren 19an odoluste gastrointestinalak eragindako ebakuntza kirurgiko baten ondoren izandako konplikazioen ondorioz.[4] Azken emanaldia Blues Musikaren Sariak (Blues Music Awards) banatzeko saioan izan zen, 2009ko maiatzaren 7an.[1]

Koko Taylor bluesaren eszenan arrakasta iraunkorra lortu zuten emakumeen talde txikiko kidea izan zen, tradizionalki gizonezkoek menderatu izan dutena.[5]

  • Love You Like a Woman (Charly Records) - 1968ko azaroaren 30ean
  • Koko Taylor (MCA/Chess) - 1969
  • Basic Soul (Chess Records) - 1972
  • South Side Lady (Evidence Records) - 1973
  • I Got What It Takes (Alligator)
  • Southside Baby (Black and Blue Records) - 1975
  • The Earthshaker (Alligator) - 1978
  • From The Heart Of A Woman (Alligator) - 1981
  • Queen of the Blues (Alligator) - 1985
  • An Audience with Koko Taylor (Alligator) - 1987
  • Live from Chicago (Alligator) - 1987
  • "Wang Dang Doodle" (Huub Records) - 1991
  • Jump for Joy (Alligator) - 1992
  • Force of Nature (Alligator) - 1993
  • Royal Blue (Alligator) - 2000
  • Deluxe Edition (Alligator) - 2002
  • Old School (Alligator) - 2007[6]
  • Grammy saria Blues bilduma tradizional onenari, 1985.[7]
  • Howlin' Wolf saria, 1996.
  • 1997an bluesaren famaren aretoko kideei gehitua.
  • Blues Foundationeko ibilbide oso baten saria, 1999.
  • NEAko kide izendatu zuten, 2004ko ondare nazional bizia izateagatik.
  • Blues Music Award (lehen W. C. Handy Award) - 24 aldiz, kategoria hauetan:[7]
    • Emakumezkoen gaur egungo blues-artista.
    • Urteko artista.
    • Artista femeninoa.
    • Emakumezkoen blues artista tradizionala.
    • Urteko bokalista.

Blues diskorik onena musika independentearen urteko zazpigarren sarietan (Annual Independent Music Awards).[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Gaztelaniaz) País, El. (2009-06-08). «Koko Taylor, la reina del 'blues'» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  2. a b c «Biografía de Koko Taylor (Su vida, historia, bio resumida)» www.buscabiografias.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  3. (Ingelesez) «Singing Tax Blues» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  4. «The Dead Rock Stars Club 2009 January to June» www.thedeadrockstarsclub.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  5. (Gaztelaniaz) «Adiós a Koko Taylor, la reina del blues» BBC News Mundo 2009-06-04 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  6. (Gaztelaniaz) «Koko Taylor» Discogs (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  7. a b (Gaztelaniaz) «Muere Koko Taylor, la reina del 'blues'» El Norte de Castilla 2009-06-05 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  8. «The Musicians Atlas - 2008 Independent Music Awards Winners» web.archive.org 2009-03-06 (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]