Edukira joan

Koltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koltza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
LeinuaBrassiceae
GeneroaBrassica
Espeziea Brassica napus
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakkoltza-olio eta rapeseed seed (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…

Koltza (Brassica napus), Brassicaceae familiako landare belarkara bat da. Koltzaren haziak olioa egiteko erabiltzen dira eta eurasiar jatorria du. Izena nederlanderatik dator: koolzaad ("aza hazia").

1981ean, Espainian, koltza-olio desnaturalizatuak jende asko pozoitu eta hil zuen. Honen ondorioz, Espainian ospe txarra hartu zuen. Beranduago Olio toxikoaren sindromea deitu zioten gertaera honi.

Bere zurtoina metro bat edukitzera irits daiteke. Loreak bereziki horiak dira. Haren loreek ezti asko ematen dute.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koltza


Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Brassica napus